18Apirila2021

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

Tolosaldea garatzen


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

 HPONDAKINAK WEB


COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

  

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Pentsionisten mugimenduak tinko jarraitzen du 3 urteren ondoren

IMG-20210118-WA0001

Gaur, beste astelehen batez, herriko pentsiodunak kalera atera dira pentsio publiko duinak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzera. Aste honetan ere, dozenaka pentsiodun elkartu dira pankartaren atzean eta aurrerantzean ere borrokan tinko jarraitzeko asmoa agertu dute. Hiru urte luzez, pentsiodunen mugimenduak Euskal Herri osoko kaleak hartu ditu astelehenero herriz herri.

Hau da gaurko mobilizazioan plazaratu duten irakurketa:

HIRU URTE MOBILIZAZIOAK EGITEN ETA AURRERA JARRAITUKO DUGU

Urtarrilaren 15ean hiru urteko mobilizazioa bete ondoren, gure poza adierazi nahi dugu denbora horretan gure belaunaldirako eta ondorengoetarako pentsio publiko duinak defendatuz egindako borrokagatik. Mugimendu pentsiodunaren adorea, kemena eta antolatzeko gaitasuna balioetsi nahi ditugu.

  • Pentsioak KPIaren arabera eguneratzea lortu da.
  • Alargunen soldata erregulatzailearen kalkulua % 52tik % 60ra igarotzea lortu da.
  • Identifikatu eta erabaki da zeintzuk diren Gizarte Segurantzari egotzi behar ez zaizkion gastuak.
  • 52 urtetik gorakoentzako langabezia-sorospena berreskuratu da.

Besteak beste, pentsioen sistema publikoa jasangarria dela frogatu dugu.

  • Baliabide nahikoa badagoela 1080 euroko gutxieneko pentsioetarako.
  • Pentsioetako genero-arrakala, 1080 euro aplikatuta, %37tik % 3ra jaitsiko litzatekeela.
  • Indargabetu egin behar direla 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformen alderdi atzerakoiak, pentsioak eskuratzeko aukerak murrizten eta okertzen ari direlako.
  • Sistema publikoa Funts Pribatu bihurtu nahi duen finantza-bilbe espekulatiboa salatu dugu.
  • Beste aldarrikapen batzuk proposatu eta azaldu ditugu, bidezkoak horiek ere, hala nola 40 urteko erretiroa ez zigortzea, iraunkortasun-faktorea indargabetzea, etab.
  • Adineko pertsonen eskubideak defendatu ditugu pandemian.

Hobekuntza txikiak lortu ditugun arren, esan behar dugu pentsioen sistema publikoa bermatzeko promesak ez direla bete.

Aberastasunaren banaketa zuzena lehenetsiz, Gobernuak pentsioen erreforma benetan aurrerakoiak diren irizpideekin egitea saihestu nahi du. Helburua prestazio publikoen zenbatekoa murriztea da, pentsio pribatuen merkatua parez pare irekitzeko, elite finantzario eta politikoen interesak lehenetsiz.

Pentsioek aldaketa handiak jasan dituzte, eta asko dira pentsio publiko duinak defendatzeko egin diren protestak eta grebak. Toledoko Itunaren gomendioekin 2011ko urtarrileko argazkia erreproduzitu nahi dute. Hamar urteren ostean, pentsioak murrizteko erreforma berriak egiten saiatzen ari dira. Mugimendu pentsiodunak bizirik eta aktibo jarraitzen du.

  • Astelehenetan plazetan jarraituko dugu.
  • Urtarrilaren 25ean, astelehenean, kontzentrazioa egingo da Eusko Legebiltzarraren aurrean, aurrekontu sozialak eskatzeko, 1080 euroko pentsioak osatzeko.
  • Otsailaren 13an, beste mobilizazio orokor bat egingo da Toledoko Itunaren gomendioen aurka.

PENTSIODUNAK AURRERA!

2021eko urtarrilak 18

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.