23Ekaina2021

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

Parte hartze prozesua Bannerra eusk


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


  Hitanoa web


 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 


  Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Bertso saio berezia: (H)ari naizela irratsaioaren 200. saioaren ospakizunean

Uhinak w

Villabonako Gurea aretoan izango da saioa, bihar, otsailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan. Bertsotan Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto izango dira, eta Imanol Artola Felixek gai jartzaile lanak egingo ditu.

(H)ari Naizela irratsaioak 200. saioa egingo du Ataria Irratian. Hori ospatzeko bertso saio berezia antolatu dute Harituzek eta Atariak elkarlanean. Ekitaldia bihar izango da, otsailaren 26an, ostirala, Villabonako Gurea aretoan.

Bertsolaritza ardatz duela, Imanol Artola Felixek gidatzen duen irratsaioa da (H)ari Naizela. 2016ko urtarrilaren 17an ekin zion ibilbideari eta ordutik, hutsik egin gabe, asteazkenero Ataria Irratian izaten da entzungai ilunabarreko 20:00etan. Martxoaren 3an, asteazkenean, 200. saioa egingo du, eta ospatzeko bertso saio berezia antolatu dute. Saioaren tematika nagusia Uhinak izango.


Irratsaioa, Ataria Irratiaren, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topagunearen eta Xenpelar dokumentazio zentroaren hitzarmen baten fruitu da eta bertso saio berezia ere elkarlanen horretatik sortutako ekimena izango da.

Sarreren informazioa

• Sarrera bakoitza 10 euroan izango da.
• Sarrerak hemen eros daitezke.
• Aldiko 3 sarrera erosi ahalko dira gehienez. Modu horretan jende pilaketak saihestuko dira.
• Azken betebeharren arabera, eta momentuz horrela izaten jarraituko duela ematen duenez, Amasa-Villabonarekin mugakideak diren herrietako bizilagunak ere bertaratzeko aukera izango lukete.
• Segurtasun neurriak direla eta, Gurea aretoko aforoa mugatua izango da eta 140 lagun ingururentzako lekua egongo da. Bertara joaten direnek, indarrean dauden osasun neurri guztiak bete beharko dituzte.
• Sarrera guztiak zenbakituak izango dira, beti ere sarrerak agortzen diren arte; hala balitz, Ataria-k horren berri emango du.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.