18Apirila2021

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

Tolosaldea garatzen


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

 HPONDAKINAK WEB


COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

  

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Aiztondo Klasikaren edizio berria, datorren martxoaren 14an

klasika

Iazko etenaldia eta gero, Aiztondo Klasika - Patxi Alkorta Memoriala bueltan da, eta laster ikusiko ditugu lehian profesional mailako atarian dabiltzan txirrindulariak.

Lasterketa bitan bakarrik geratu da bertan behera. Lehena elurragatik, Alkizan bukatu behar zuen ekitaldian, eta bigarrena iaz, proba korritu bezperan agintariek osasun alarma egoera indarrean jarri zutenean.

Gogoratu beharra dago, Covid-19 izurriteak bete-betean harrapatu zuela txirrindularitzako egutegi nagusia, eta 2020koa lasterketarik gabeko udaberria izan zela. Egoerak ez du gehiegi hobera egin geroztik, baina pixkanaka hasiak dira kirol ekitaldiak antolatzen eta ezusterik ezean, martxoaren 14an Aiztondon barrena lehiatuko da gazteen tropela.

Goi mailako txirrindularitza proba da Aiztondo Klasika, amateur mailako lasterketarik garrantzitsuenetarikoa. Etorkizun hurbilean profesional mailan arituko diren lasterkariak ikusteko aukera paregabea.

Data zehazteko orduan gorabeherak izan dira, maiatzean egiteko aukera mahai gainean izan baita. Baina Espainiako Federaziotik etorritako proposamenak ez du antolatzaileen oniritzia jaso, eta Aiztondoko lasterketa azkenean martxoan egingo da.

Aiztondo bailarak aspaldidanik izan du lotura berezia txirrindularitzarekin. Besteak beste, 1976an Espainiako juvenil mailako txapelketa egin zen, Danenak lehenik afizionatu eta ondoren profesional izan zen txirrindulari taldea izan zuen (Frantziako Tourrean ere parte hartu zuelarik), Emakumeen Txirrindularitzan ere hainbat txapelketa egin dira eta Emakumeen Bira ere antolatu izan da Aiztondon.

Aiztondo klasikak 2003ko martxoaren 9an hartu zuen lekukoarekin aurrera jarraitzen du, esfortzuak esfortzu, kosta ala kosta. Arazoez gainezka, Lasarteko zirkuitoak ezin izan zuen urtetan afizionatu mailan sona eta izen ona izan zuen probaren antolaketarekin jarraitu, eta galerak eragin zitzazkeen kalteei aurrea hartu nahirik Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak Asteasuko Aitzondo elkarteari luzatu zion proba antolatzeko gonbita. Horrela jaio zen beraz Aiztondo klasika, Aiztondo bailarako udalerrien eta elkarteen lankidetzaren fruitua dena.

Aiztondoko Klasikoaren antolakuntza bailarako herrien artean partekartzen da, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Larraul alegia. Herri edo elkarte bakar batek aurrera atera ezingo zukeen antolaketa, denen artean atera ahal izan da, urtero irteera eta helmuga txandakatuz, baina hori bai, beti Aiztondo bailara osoa harrapatzen duelarik.

Antolakuntza kontuetan maisua izan zen Patxi Alkorta, lasterketaren izena daramana, izan ere, hark egindako guztia ahazturan eror ez zedin eta haren adibideak luzaroan jarrai dezan erantsi zitzaion karrerari bere izenburua, ondo merezitako omenaldi xume modura.

2020ko lasterketa bertan behera utzi behar izan ondoren, 2019koa izan zen lehiatutako azken edizioa. Orduan, egun euritsu eta lanbrotsu batean, guztira, 175 txirrindularik hartu zuten parte klasikan, 25 taldek eta talde bakoitzetik 7 kidek. Angel Fuentesek, Gomur Cantabria taldeko txirrindulari izan zen lehena iristen 3 ordu eta ia 16 minutura.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.