11Maiatza2021

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

Parte hartze prozesua Bannerra eusk


Dirulaguntzak web


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

 HPONDAKINAK WEB


COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

  

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Euskara sustatzeko dirulaguntzak onartu ditu Udalak

Euskara dirulaguntzak

Martxoaren 30ean izandako Tokiko Gobernu Batzordean, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu zituzten Euskara sustatzeko 2021 urterako dirulaguntzak.

Tokiko hedabideekin hitzarmenak, euskararen normalizazioan eragiteagatik

Tokiko euskarazko hedabideek burutzen duten lana ezinbestekoa da Euskararen normalizaziorako eta sustapenerako. Era berean, gertuko eta kalitatezko kazetaritza ere eskaintzen dutenez, beharrezkotzat jo du Udalak, aurten ere, hauekin hitzarmen bereziak sinatzea. Hori horrela, 2021ean Villabonako Udalak komunikabideetara dirulaguntza hauek bideratuko ditu:

Tolosaldeko Ataria argitaratzen duen Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.M.ri: 26.775 euro.
Aiurri hamaboskaria argitaratzen duen Erroizpe Baltzu Mugatuari: 17.850 euro.
28 Kanala telebista ekoizten duen Tolosako Komunikabideak S.L.ri: 6.000 euro.

11.000 euro, euskara ikasleentzat

Euskara ikasten ari diren ikasleek 2020-2021 ikasturteko matrikularen portzentaje bat jasoko dute bueltan. Horrela, matrikularen %100a jasoko dute B2 mailara arte euskara ikasten ari diren amasa-billabonatarrek. C1 eta C2 maila gauzatu dutenei, aldiz, matrikularen %75a itzuliko zaie. Deskargatu eskaera egiteko inprimakia hemen.

Euskarazko errotuluak eta web orriak

Herriko paisaia euskalduntzen jarraitzeko, establezimenduetako edo enpresetako errotuluak euskaraz jartzeagatik udalak diruz lagunduko ditu herriko enpresari txikiak, merkatariak eta ostalariak, horretarako 600 euro bideratu direlarik. Bestetik, webguneak euskaraz egiteagatik ere udalaren dirulaguntza jaso ahal izango da eta horretarako 500 euroko diru-partida ezarri du udalak. Dirulaguntza hauek jasotzeko eskariek udalak ezarritako aurrekontua gaindituko balute, udal gobernuak eskari guztiei erantzuteko beharrezkoa izango den diru kopurua gehitzeko konpromisoa azaldu du.

Euskalgintzako eragileak

Amaitzeko, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari 1.500 euroko ekarpena egingo dio, eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteari, berriz, 500 eurokoa. Azken elkarte honi lehen aldiz emango zaio dirulaguntza, udaleko euskara batzordean elkarteak udalari egindako eskaera aztertuta, onartzea erabaki baitzen.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.