11Maiatza2021

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

Parte hartze prozesua Bannerra eusk


Dirulaguntzak web


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

 HPONDAKINAK WEB


COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

  

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Iñaki Arregi ikerketa bekaren deialdia zabaldu du UEMAk

Kartela-1024x683
UEMAk Iñaki Arregi ikerketa beka sortu zuen 2019an, udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko. Orain bigarren deialdiaren oinarriak zabaldu ditu Mankomunitateak, eta laguntza jaso nahi duten egitasmoek maiatzaren 28ra arteko epea izango dute laginak aurkezteko. Eusko Jaurlaritzaren babesa du bigarren deialdi honek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Kontseiluaren eta UEUren laguntzarekin batera. Bi lan sarituko dira, bakoitza 6.000 eurorekin.

Hainbat eragileren artean azken urteotan egindako jardunaldietan nabarmendu izan den moduan, udalerri euskaldunak garatzea da arnasguneei eusteko modurik eraginkorrena. Ondorio horri tiraka, udalerri euskaldunak garatzeko askotariko moduak ikertu eta landu nahi ditu bigarren deialdi honek, horretarako oinarri izan daitekeen esparruetako batetik abiatuta: demografikoa, sozioekonomikoa, soziokulturala edo sozioekologikoa, besteak beste.

Horrerarako, UEMAk, Kontseiluak, Udako Euskal Unibertsitateak, eta Gaindegiak 2018an aurkeztutako Udalerri euskaldunak: prebentziotik garapenera txostena erabili dezakete ikertzaileek oinarritzat.

6.000 euroko bi lan sarituko dira

Bigarren deialdi honetan, 6.000 euroko bi lan sarituko dira. Proposamenak eta lehen laginak aurkezteko epea maiatzaren 28an amaituko da, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du diruz lagundutako ikerlanak zein izango diren. Egun horretatik aurrera, saridunek hamar hilabeteko epea izango dute laginak garatzeko eta ikerlanak aurkezteko. Amaitzean, gutxienez 75 eta gehienez 200 orrialde izan beharko dituzte saritutako lanek.

Beka norbanakoek edota ikerketa egiteko berariaz sortutako lantaldeek jaso ahal izango dute.

Udalerri euskaldunen garapenarekin ez ezik, soziolinguistika edukiak zabaltzearekin eta udalerri euskaldunei buruzko ikerketarekin lotura estua izango du bekak, eta UEMAk antolatuko dituen jardunaldietan ezagutaraziko dira lan saridunen edukiak.

Informazio baliagarri guztia (oinarriak, eskaera egiteko orriak...) kontsultatu HEMEN

Iñaki Arregi ikerketa bekaren bigarren deialdia zabaldu du UEMAk, eta irekita dago lanak aurkezteko epea

Iñaki Arregi ikerketa beka sortu zuen UEMAk 2019an, udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko. Orain bigarren deialdiaren oinarriak zabaldu ditu, eta laguntza jaso nahi duten egitasmoek maiatzaren 28ra arteko epea izango dute laginak aurkezteko. Eusko Jaurlaritzaren babesa du bigarren deialdi honek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Kontseiluaren eta UEUren laguntzarekin batera. Bi lan sarituko dira, bakoitza 6.000 eurorekin.

Hainbat eragileren artean azken urteotan egindako jardunaldietan nabarmendu izan den moduan, udalerri euskaldunak garatzea da arnasguneei eusteko modurik eraginkorrena. Ondorio horri tiraka, udalerri euskaldunak garatzeko askotariko moduak ikertu eta landu nahi ditu bigarren deialdi honek, horretarako oinarri izan daitekeen esparruetako batetik abiatuta: demografikoa, sozioekonomikoa, soziokulturala edo sozioekologikoa, besteak beste. Horrerarako, UEMAk, Kontseiluak, Udako Euskal Unibertsitateak, eta Gaindegiak 2018an aurkeztutako Udalerri euskaldunak: prebentziotik garapenera txostena erabiliko dezakete ikertzaileek oinarritzat (hemen eskuragai: labur.eus/txostena).

6.000 euroko bi lan sarituko dira

Bigarren deialdi honetan, 6.000 euroko bi lan sarituko dira. Proposamenak eta lehen laginak aurkezteko epea maiatzaren 28an amaituko da, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du diruz lagundutako ikerlanak zein izango diren. Egun horretatik aurrera, saridunek hamar hilabeteko epea izango dute laginak garatzeko eta ikerlanak aurkezteko. Amaitzean, gutxienez 75 eta gehienez 200 orrialde izan beharko dituzte saritutako lanek.

Beka norbanakoek edota ikerketa egiteko berariaz sortutako lantaldeek jaso ahal izango dute.

Udalerri euskaldunen garapenarekin ez ezik, soziolinguistika edukiak zabaltzearekin eta udalerri euskaldunei buruzko ikerketarekin lotura estua izango du bekak, eta UEMAk antolatuko dituen jardunaldietan ezagutaraziko dira lan saridunen edukiak.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.