11Maiatza2021

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

Parte hartze prozesua Bannerra eusk


Dirulaguntzak web


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

 HPONDAKINAK WEB


COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

  

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Hondakin organikoa kopuru handian sortzen duten establezimenduei laguntza berezia eskainiko zaie

Prentsaurreko organikoa

Gaur eguerdian, Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak, Olatz Peon, Tolosako alkatearekin batera, Tolosaldeko Mankomunitateak hondakin organikoa kopuru handitan sortzen duten establezimenduentzat abiarazi duen kanpainaren berri eman dute prentsaurrekoan.

Tolosaldeko mankomunitateak, Hondakin organikoen bilketa bereiziaren apustuan, aurrera pauso bat emateko abian da. Villabona eta Tolosako merkataritzari, ostalaritzari, ikastetxeei, zahar egoitzei, elkarte gastronomikoei eta azken finean hondakin organikoa kopuru handietan sortzaile diren establezimenduei, laguntza berezia eskainiko die: hondakin organikoa establezimenduaren atarian bilduko duen zerbitzu berezia.

Maiatzaren 5ean martxan jarriko den kanpaina baten bidez ahalik eta atxikimendu gehienak jaso nahi dira lau astetan zehar, eta horretarako hezitzaile pare baten bisitak jasoko dituzte bi herri hauetako establezimenduek. Era berean mankomunitateko web orrian, zalantzak argitzeko, eskaera egiteko eta informazio gehiago jasotzeko atala izango da prest.

Beste udalerri batzuetan egiten den moduan, sistema honek, erosotasuna eskainiko dio erabiltzaileari, Mankomunitateak doanik banatuko baitizkio bere beharren araberako kubo tamaina eta poltsa konpostagarriak eta hondakinen poltsa, asteko 3 egunetan goizeko 09:30etan jasoko baitzaio establezimenduko atarian. Bisitatuko diren establezimenduetan triptiko bat banatuko da, non herri bakoitzerako bilketa egunak adierazteaz gain, organikora bota daitekeenaren informazioa eta hondakinak horrela biltzeak suposatzen dituen onurak aipatuko diren.

Organikoa behar bezala banatu eta biltzearekin gainera, birziklatzen ez den hondakin kopurua gutxituko dugu, horrek gure ingurumenean eta baita ekonomian ere suposatzen duen abantailarekin. Egun batez fruta azalak, kafe-hondarrak edo lore xorta zimelak izan zirenak, konpost moduan bueltatuko dizkiogu lurrari produktuak ekoizteko behar dituen ongarri gisa. Ekonomia zirkularraren aldeko keinu errazenetako bat.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.