23Ekaina2021

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

Parte hartze prozesua Bannerra eusk


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


  Hitanoa web


 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 


  Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

45 urtetik gorakoak laneratzeko, biltegiratze eta bezeroen arretarako doako formazioa

TGaratzenEnplegua

Lortzen programak, formazio teknikoa eta taldekako orientazioa eskainiko ditu, ekainaren 1etik uztailaren 6ra. Zabalik dago izen-ematea.

Tolosaldean 45 urtetik gorakoena da langabetu gehien dagoen adin tartea. Horregatik, enplegu alorreko lehentasunen artean da multzo horretako pertsonen aktibazioa eta lan-aukerak sustatzea.

Lortzen programaren bitartez egiten du hori Tolosaldea Garatzenek. 45 urtetik gorako langabeak formatzeko proiektua da, lan-munduan sartzeko aukerak handitu ditzaten.

Bi esparrutan egiten da lan. Alde batetik, gai konkreturen baten inguruko doako formazio teknikoa eskaintzen du. Aurten 100 orduko prestakuntza eskainiko du Fondo Formación Euskadik, biltegiko lanen eta bezeroen arretaren inguruan.

Besteak beste, produktuak antolatzeko, eskaerak prestatzeko, bezeroei arreta emateko, kutxa erregistratzaileak erabiltzeko eta merkataritza elektronikoa ulertzeko gako eta teknikak irakatsiko dira saioetan. Ekainaren 1etik uztailaren 6ra, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era izango dira, Lehiberri Zentroan.

Bestalde, formazio teknikoa tartekatzen da taldekako nahiz banakako orientazio saioekin. Helburua da, laneratzeko beharrezkoak diren gaitasun profesional, pertsonal eta emozionalak garatzea, hala nola, sormena, ardura, moldagarritasuna, enpatia, talde-lana, gatazken kudeaketa, konfiantza, ziurtasuna, autokontrola, automotibazioa edo iniziatiba. Laneko banakako segimendua ere egingo da.

Taldea osatzen ari da orain Enplegu Saila, eta parte hartu edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo tolosaldeagaratzen.eus web orriko Lortzenen gunean datuak bete beharko dituzte.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.