23Ekaina2021

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

Parte hartze prozesua Bannerra eusk


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


  Hitanoa web


 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 


  Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

2021-2022 ikasturteko Bizilabe Tolosaldea zientzia-jardueren izen-emate epea ireki da

Bizilabe matrikula
  • Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek sustatutako 10-14 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza da.
  • Gazteek zientzia- eta teknologia-tailer, proiektu eta irteerak egingo dituzte, eskola orduz kanpo.
  • Izena emateko lehen txanda, ekainaren 8tik 20ra izango da.

Tolosaldea Garatzenek Elhuyarrekin batera sustatutako Bizilabe Tolosaldea aisialdi-eskaintzaren datorren ikasturteko edizioan izena emateko epea ireki da. Bigarren urtez, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira.

2021eko urritik aurrera, 10-14 urte bitarteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, Amasa-Villabonan (Gaztegunean) eta Tolosan (Tolosaldeko Lankide Heziketa Institutuan).

Ikasturtean zehar, alor desberdinetako zientzia- eta teknologia-esperimentuak egingo dituzte eta, talde lanean proiektuak garatuko dituzte, ikertzaile profesionalen gidaritzarekin.

Bizipenak eta komunitatea

Bizilabe Tolosaldea egitasmoan, tokian tokiko ikastetxe, herriko eragile, ikerketa-zentro edota enpresekin dihardute lanean. Izan ere, STEM (Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) bultzatzea, eskualdeko apustua da.

Bide horretan, Bizilabe Tolosaldeako gazteek eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatuko dituzte eta ikertzaileekin harremanetan izango dira. Horrez gain, hainbat zientzia-jarduera antolatuko dira herriko eragileekin elkarlanean. Horren erakusle, ikasturte honetan arrakasta handiz ospatu den Nazioarteko Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna, herrietan egin diren zientzia-bizipenak edo eskualdeko irakasleekin egin diren trebakuntza-saioak.

Izen-emateak zabalik
Ikasturte berrian izena emateko lehenengo txanda ekainaren 8tik 20ra egongo da zabalik. Webgune bidez egingo da. Ekainaren 20tik aurrera, berriz, libre geratu diren plaza horietan izena emateko aukera zabalik utziko da.

Programa abenduaren bukaerara arte dago bermatuta momentuz, eta parte-hartzaile kopuruaren arabera jarraituko du urtarriletik 2022ko ekainera bitartean.

Bizilabe Tolosaldea 2021-2022 ikasturtea

Amasa-Villabona
Astearteak
LH 5-6: 17:15 – 18:45
DBH 1-2: 18:45 – 20:15

Tolosa
Ostegunak
LH 5-6: 17:15 – 18:45
DBH 1-2: 18:45 – 20:15

Prezioa:
Kuota arrunta: 10 €, hilean (hilero egingo da kobraketa)

Izena-emateko informazioa eta formularioa: hemen

Informazio gehiago:

TOLOSALDEA GARATZEN
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
611 000 928

BIZILABE TOLOSALDEA
https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/tolosaldea
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
688 632 691

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.