01Abendua2021

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


  Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Udalak Amasara doan errepidea zabaldu eta espaloia jartzeko proiektua aurkeztu du Foru Aldundian

IMG20210616101111

Amasa-Villabonako udalak urratsak ematen jarraitzen du Villabona eta Amasa lotzen dituen GI-3751 errepidearen egoera hobetzeko.

Gaur egun errepide horrek dituen baldintzak ez dira batere egokiak eta arrisku nabarmena suposatzen du bai autoen trafikoarentzat eta baita errepide ondotik igarotzen diren oinezkoentzat ere. Hau ikusita, Amasako hainbat bizilagun elkartu ziren eta udalari errepidea zabaltzeko eta oinezkoentzat espaloi bat eraikitzeko neurriak hartzea eskatu zioten 2020ko otsailean. Eskaera jaso ondoren, 2020ko martxoan Amasa-Villabonako udalbatzak Erakunde Adierazpena onartu zuen aho batez.

Ondoren, 2020ko irailean, udal ordezkariak eta Amasako herritarren ordezkaritza bat, Foru Aldundiko Bide Azpiegitura saileko arduradunekin bildu ziren gaia mahai gainean jartzeko. Bilera horretan, udalak errepidea zabaldu eta oinezkoentzat espaloi bat eraikitzeko aurre-proiektu bat idazteko konpromisoa hartu zuen, naiz eta errepide hori ez den udalaren eskumenekoa. 

Konpromiso horri jarraiki, udalak Ingelan arkitektura eta ingeniaritza enpresa kontratatu zuen aurre-proiektu hori erredaktatzeko lanak egiteko. Guztira udalak 7.562,50 euroko inbertsioa egin du horretarako eta Ingelan enpresak apirilean aurkeztu zion aurre-proiektuaren dokumentazioa udalari. Aurreproiektua eskuan izanda, udal gobernuak Amasan elkartzen ari diren herritarrekin partekatu zuen eta bilera bat egin zen proiektu horren egokitasuna azatertzeko. Zalantza batzuk gora-behera, proiektua ontzat eman zen eta Foru Aldundiari aurkeztea eta Bide Azpiegituren saileko arduradunei entregatzea adostu zen.

Udalak proiektua entregatu du eta urratsak emateko eskaera egin dio Aldundiari

Pasa den asteazkenean, ekainak 16, Beatriz Unzue alkatea, Xabat Laborde hirigintza zinegotzia eta Luis Mari Otegi gai honen buelatan elkartu diren Amasako bizilagunen ordezkaria, Donostiako Miramon auzoan izan ziren Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako sailaren egoitzan. Bertan egindako bilkuran, Amasara doan errepidea zabaltzeko proiketua aurkeztu eta entregatu zieten Aldundiko arduradun teknikoei.

Horrekin batera, udalak eta Amasako bizilagunek errepide horren inguruan dituen kezkak azaldu zizkieten Aldundiko arduradunei; segurtasunari dagokionez errepide arriskutsua da eta ezbeharren bat gertatzeko aukerak hor daude, bestalde Villabonatik Amasara (eta alderantziz) oinez joateko gaur egun dauden bideek ez dituzte gutxieneko irisgarritasun baldintzak betetzen aldapa handiak dituztelako etab.

Ondorioz, Beatriz Unzue alkateak errepide hori zabaltzea eta oinezkoentzat espaloi seguru bat eraikitzea lehentasunezko eginbeharra dela adierazi zuen eta Foru Aldundiak gaiari heldu beharko liokela aldarrikatu zuen. Izan ere, errepide horren jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiarena da eta ondorioz erakunde hori da errepide horren egoeraren arduraduna. 

Eskaera horren aurrean, Foru Aldundiko ordezkari teknikoek zalantzak agertu zituzten, oinezkoentzat bideak egitea beraien arduren artean ez dagoela adieraziz. Hala ere, ez zuten egitasmoa baztertu.

Aurreantzean gai honen inguruan hitz egiten jarraitzeko eta elkarlanean sakontzeko prestutasuna adierazi zuten bi aldeek. 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.