07Ekaina2023

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Udalak 16.000 euro bideratuko ditu El Salvadorreko Jocoaitique herriak ur hornidura izan dezan

EuskalFondoa

Atzo izandako Amasa-Villabonako Tokiko Gobernu Batzordean aho batez onartu zen Villabonako udalaren eta Euskal Fondoaren arteko lankidetza hitzarmena.

Hitzarmen honen bidez, Udalak 16.314,39 € bideratuko dizkio Euskal Fondoari, honek El Salvadorreko Morazaneko Iparraldean kokatzen den Jocoaitique herrian uraren hornidura eta saneamendua hobetzeko proiektua finantzatzatu dezan.

Euskal Fondoaren gidaritzapeko proiektu honen helburua da ur-hornidura hobetzea Meanguera, Jocoatique, Torola, Arambala, Villa El Rosario eta San Fernando komunitateetan; horretarako, arroilen eta ibaien kontaminazioa murriztuko da ur grisak tratatzeko sistemak abian jarriz San Luis II kolonian zein Milagro de la Paz eta Ladrillera de Meanguera guneetan.

Horrela, zonalde horretan bizi diren 2.000 biztanle inguruk edateko ura izango dute eta herritar horien baldintza higieniko eta sanitarioak nabarmen hobetuko dira.

Onartu berri den lankidetza-hitzamen honekin Amasa-Vilabonako Udalak elkartasun politikekin eta garapenerako nazioarteko lankidetzarekin duen konpromisoari eusten dio.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.