Gizarte Zerbitzuen sailak irabazi asmorik gabeko elkarteentzat dirulaguntza lerroa ireki du
- Post 2021 Uztaila 08

Udaleko Gizarte Zerbiztuen sailak irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du gaur, eta interesa duten entitateek uztailaren 27ra arte daukate eskaerak egiteko epea.
Gizarte Zerbitzuen arloan Amasa-Villabonan diharduten, edota beren onuradunak amasa-billabonatarrak diren elkarteei dago zuzenduta dirulaguntza lerro hau.
Udalak, guztira, 6.000 euro bideratuko ditu dirulaguntza lerro honetara eta hiru erakundek lortu ahal izango dute laguntza. Hautaketa egiteko balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
1. Aurkeztutako proiektuaren balorazioa
• Jarduera-eremua: lehentasuna izango dute Amasa-Villabonan eta eskualdean jarduten duten entitateek.
• Hartzaileak amasa-billabonatarrak eta eskualdekoak diren.
• Proiektuaren kalitatea: proposatutako helburuak, garatu beharreko jarduerak, emaitzak eta aurrekontua...
• Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea.
• Elkarte eskatzaileak gizarte arloan izandako jarraitasuna eta egonkortasuna.
2. Entitate eskatzailearen balorazioa
• Entitatearen egoitzaren kokalekua
• Elkarte eskatzaileak gizarte arloan izandako jarraitasuna eta egonkortasuna
• Villabonako onuradun edo bazkide kopurua
• Udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzea eta koordinatzea
Ikusi hemen oinarriak
Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, edo Zuretzat bulegoan (herritarren arreta zerbitzuan) aurkeztu beharko dira uztailaren 27a baino lehen.
Eskabide orria
Dirulaguntza lerro hau ekainaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarren aho batez onartu zuten bertan ordezkaritza duten alderdi guztiek.