23Iraila2021

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

Tolosaldea garatzen


 HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

2021 urtean Seaskan matrikulatutako haurren familiek dirulaguntza eskatu dezakete

20210907Haurreskolak

Udalak herriko haur eskola publikoko matrikulazioak sustatzen jarraitu nahi du aurten ere, eta bertan izena ematen duten haurren kopurua handitu. Horretarako, Haurreskolak Partzuergoan matrikulatutako haurren familiei kuotak ordaintzen laguntzeko 5.000 euroko diru partida bat bideratu du Udaleko Hezkuntza sailetik.

Laguntza honekin Udalak amasa-billabonatar guztiek haur eskola zerbitzua erabiltzeko aukera bermatu nahi du, eta, batez ere, baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei zerbitzua doan erabiltzeko aukera eman.

Onuradunek bete beharreko baldintzak
• Amasa-Vilabonan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
• Haurra Seaska haur eskolan matrikulatuta izatea.

Dirulaguntzak jasotzeko bete behar diren irizpideak
Familia unitateak dituen urteko diru-sarreren arabera 2 diru laguntza eskainiko dira:

1. Urteko familia errenta 18.000euro eta 30.000 euro bitartekoa bada: Haurreskolak Partuzuergoan (Seaskan) ordaindutako kuotaren %100a itzuliko du Udalak, eta haur eskolako zerbitzua doakoa izango da guztiz.

2. Urteko familia errenta 30.000 euro eta 50.000 euro bitartekoa bada: Bost orduko zerbitzuagatik hilean 40 euro ordaindu beharko dute gurasoek. Zortzi orduko zerbitzuagatik, ordea, hilean 58 euro.

Eusko Jaurlaritzak bideratutako laguntzaren bidez, haur eskolako zerbitzua doan izango dute urtean 18.000 euroko diru-sarrerara iristen ez diren familia unitateek.

Eskaerak egiteko azken eguna: 2022ko urtarrilaren 20a
Eskaera eta dokumentuak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 20an amaituko da, eguerdiko 14:00etan. Eskaerak Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan aurkeztu beharko dira.

Eskaera orria

Aurkeztu beharreko dokumentuak
• Eskatzailearen NAN, AIZ edota indarrean dagoen nortasuneko agiria.
• Familia liburua.
• Villabona Udalerriko Haurreskolak Partzuergoan 2021ean matrikulatuta dituzten haurren matrikula egiaztagiriak.
• 2021ean ordaindu dituzten kuoten egiaztagiriak.
• Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen bankuko agiria.
• Bizikidetza unitateko kide guztien 2020. urteari dagokion Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpena.

Proposamena uztailaren 20an izandako Tokiko Gobernu Batzarreko bilkuran jarri zuen mahai gainean Udal Gobernuak, eta, EH Bildu eta PSE alderdien aldeko botoekin, eta EAJ-PNV alderdiko ordezkarien abstentzioarekin egin du aurrera.

Dirulaguntzaren oinarriak

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.