01Abendua2021

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


  Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Jatorri anitzeko emakumeen bilgune den Guretzako taldean parte hartzeko epea zabaldu da

Guretzakokartela3

Bizi esperientziak, kezkak eta jakintzak partekatuz, elkarrengandik ikastea helburu duen taldea da Guretzako. Bertako nahiz atzerritik eskualdera bizitzera etorritako emakumeak biltzen dira, hilabetean behin.

Ikastea ez ezik, harremantzea eta herrian parte hartzea sustatzea ere bada programaren helburuetako bat. Horregatik, lehen urratsa elkar ezagutzea izaten da beti, elkarrizketarako konfiantzazko giro aproposa sortzeko.

Ondoren, gai askoren inguruko hausnarketa bultzatzen da saioetan: emakumeen eskubideak, zaintza lanak, jatorrizko herriko bizimodua, oraingo herrian bizikidetza eta integrazioa, baliabide sozialen ezagutza…

Aurten Tolosaldeko bost herritan osatu da taldea, eta Amasa-Villabonan ordutegi hau izango dute urtea amaitu bitarte (ikasturtea amaitu arte taldeek biltzen jarraituko dute):

AMASA-VILLABONA
Hileko 3. astelehenak: irailak 20, urriak 18, azaroak 15, abenduak 13
17:00-19:00 | Mintzola, Subijana etxea

Izena emateko
Guretzako taldean parte hartzea doakoa da, eta nahi adina saiotara joan daiteke. Are gehiago, norbere herriko taldean parte hartu ezin dutenek, inguruko beste herrietara ere gerturatzeko aukera dute.

Hala ere, izena-ematea beharrezkoa izango da, aforoa kontrolatu eta hartu beharreko neurriak hartzeko. Horretarako hainbat aukera daude:

● Online, tolosaldeagaratzen.eus-en formularioa betez: www.tolosaldeagaratzen.eus/proiektuak/guretzako/

● Telefonoz, 646 057 080 zenbakira deituta.

 

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.