01Abendua2021

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


  Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Udalak azalpenak eskatu ditu, autobus zerbitzuetan adostutakoa ez betetzeagatik

c1620f40-1 600x315

Amasa-Villabonako udalak gutun bat bidali du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailera, Lurraldebus-eko autobus zerbitzuan egitekoak ziren aldaketak momentuz gauzatu ez direnez, azalpenak eskatzeko. 

Pasa den uztailaren 15ean Udaleko ordezkaritzak Donostiako Aldundiko Mugikortasun saileko egoitzan egin zen bileran parte hartu zuen Buruntzaldeko autobus zerbitzu publikoaren emakida berriaren baitan sartzen diren beste hainbat herrietako udal ordezkariekin batera. Bilera hartan, Aldundiko ordezkariek Villabona eta Irurako udalek egindako eskaerari erantzun positibo bat emanez, irailean "Tolosa-Donostia herriz herri" BU-07 autobus zerbitzuaren maiztasuna 90 minututakoa izatetik, berriro ere 30 minututakoa izatera pasatuko zela hitzeman zuten. Ondorioz, udalak herritarrei aldaketa hori emango zela jakinarazi zien, aldaketa egiteagatik bere poztasuna adieraztearekin batera. 

Hori horrela izanda, Aldundiko Mugikortasun sailak eta Lurraldebus-ek irailaren hasieran publikoki aurkeztu zituzten Buruntzaldeko zerbitzu ezberdinetako aldaketetan, ez zen aipatutako aldaketa txertatu eta udalak ez zuen inolako azalpenik jaso. Hau ikusita, irailaren 6an Villabonako Udalak azalpenak eskatzeko mezu bat bidali zuen Aldundiko Mugikortasun sailera, baina gaur gaurkoz Aldundiak oraindik ez du erantzunik eman. Erantzunik jasotzen ez zuela ikusita, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak ofizialki gutun bat bidaltzea erabaki zuen asteazken honetan (irailak 14).

Bestalde, pasa den astean herriko hainbat erabiltzaile Udalarekin harremanetan jarri ziren, Aiztondotik eta Villabonatik ikasleak Tolosako Orixe BHI institutura joateko zuten autobus zerbitzua 2 autobusekoa izatetik bakarra izatera murriztu dela adieraziz eta horrek ikasleak institutura garaiz iristeko arazoak sortzen dizkiela salatuz. Beatriz Unzue alkateak, gai hau ere aipatzea erabaki zuen Aldundira bidalitako gutunean, erabiltzaileek egiten duten eskaerarekin bat eginez.

Villabonako Udalaren izenean, Beatriz Unzuek Aldundiko Mugikortasun sailera bidalitako GUTUNA

 

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.