01Abendua2021

008.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


  Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Tolosaldea Garatzenen iraileko doako ikastaroak

210921Gaitasun-Sortzaileak

Doako hiru ikastaro eskainiko dira, enpresentzat eta ekintzaileentzat.

Tolosaldea Garatzenek sustatuta, hiru ikastaro izango dira, enpresentzat –eta bertako langileentzat– nahiz ekintzaile izan diren edo izango direnentzat. Izen-emateak tolosaldeagaratzen.eus-en egin beharko dira, agenda atalean.

Gaitasun sortzaile eta ekintzaileak
Irailak 22, asteazkena
09:00-14:00, Lehiberri Zentroa
Ekintzailetza negozio berri bat sortzeko ekintzarekin lotzen da, baina garrantzitsua da ulertzea jarrera sortzailea eta ekintzailea positiboa dela edozein profesionalentzat. Tailerrean ingurune profesionalean agente aktibo bat izateko eduki beharreko jarrera ekintzailea lantzen ikasiko da.

Nola finkatu prezioak: helburuak, kostuen analisia eta bezeroei emandako balioa
Irailak 23, osteguna
09:00-13:00, Lehiberri Zentroa
Prezioak ezartzeko orduan, kontuan hartu beharreko hainbat faktore daude. Horietako batzuk dira bezeroa ezagutzea, kostuak aztertzea, diru-sarreren helburua finkatzea, lehiakideak ezagutzea edo produktuaren kostua zehaztea. Prezioak faktore horien analisian oinarrituta eta helburua lortzeko eman beharreko pausoen bidez nola finkatu ikasiko da.

Kanban metodoa enpresan: nola kontrolatu lanaren aurrerapena
Irailak 30, osteguna
09:00-13:00, Emari Coworking Gunea (Tolosa)
Tailer honetan Kanban metodoa eta izan ditzakeen aplikazioak ezagutuko dira. Kanban lanaren aurrerapena kontrolatzeko erabiltzen den metodoa da, etengabeko hobekuntzaren estrategiaren barruan lerrokatua. Enpresaren hainbat arlotan zereginak nola osatzen diren kudeatzea da helburua. Horretarako, lana bistaratu behar da, egiten ari den lanaren muga zehaztu, eta zeregin bat betetzeko behar den denbora neurtu.
*Tolosako Udalarekin elkarlanean antolatua.

Hizkuntza ikastaroak, urritik aurrera
Urritik aurrera, enpresei eta bertako langileei zuzendutako hizkuntzen beste bi ikastaro ere izango dira: ahozko frantses eta ingeles ikastaroak. Elduaien Hizkuntza Eskolarekin elkarlanean antolatuta, 12 asteko iraupena izango dute.

Frantseseko eskolak asteazkenetan izango dira, urriaren 6tik aurrera. Ingeleseko klaseak, berriz, ostegunetan izango dira, urriaren 7an hasita. Biak ala biak, 13:00etatik 15:00etara bitarte izango dira, Lehiberri Zentroan.

Izen-ematea ere webgunean egin beharko da. Lehiberri Foroko kide diren enpresentzat doakoak izango dira ikastaroak; gainerakoek, 150€ ordaindu beharko dute.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.