01Abendua2021

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


  Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Mintzalagun egitasmoan izen-ematea irekita

210922Mintzalaguna

Ikasturte hasierarekin batera, Mintzalagun egitasmoaren izen emate kanpaina aurkeztu da gaur Alegian. Galtzaundi Euskara Taldeaz gain, bertan izan dira egitasmoa bultzatzen duten udaletako ordezkariak, tartean Xabat Laborde Amasa-Villabonako euskara zinegotzia, eta Maite Arregi, Udaleko euskara teknikaria. 

Komunitatea sendotzeko lehenengo izen emate deialdia irailaren amaeran abiatuko da. Etengabe ehuntzen doan sarearen parte izateko aukera paregabea dago eskura, euskaraz bizitzeko pauso bat gehiago eman nahi dutenena. Mintzalaguna egitasmoa parte hartzen duten Tolosaldeko herritarrek euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izena. 

Beraz, Amasa-Villabonako Udaletik herritar guztiak gonbidatu nahi ditu parte hartzera; bai euskara praktikatu nahi dutenak eta baita ere, euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudenak. 

Zer da Mintzalaguna?
Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da. Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian, parkean... euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko. 

Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira. 

Mintzalagunak bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan arituko dira hizketan eta pixkanaka somatuko dute mintzapraktikaren efektua.

Tolosaldean, egun, hainbat herrietan daude Mintzalagun taldeak: Alkiza, Altzo, Anoeta, Ibarra, Ikaztegieta, Lizartza, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilen. Aurten eskualdeko herri gehiagotara zabaldu nahi da egitasmoa. Horretarako hainbat eragilek bultzatu edota babesten dute egitasmoa eskualdean: udalek, UEMAk, AEK euskaltegia, Aitzol euskaltegia eta Galtzaundi Euskara Taldeak.

Hainbat aukera eta modu
Zubillagak MintzaPoza denok praktikatu dezakegula ere aipatu du, helduek, gazteek, berritsuek, lotsatiek, kirola egitea gustoko ez dutenek, antzerkizaleek, gurasoak... gaitasuna izanez gero. Hainbat aukera eta modu daude Mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko.

Izena nola eman
Izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Beraz, mintzalagunean parte hartu nahi dutenek herriko udaletxera edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara jo behar dute izena ematera. Bestetik, online emateko izena ere
badago labur.eus/tolosaldea_mintzalaguna webgunean.

KARTELA

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.