20Urria2021

007.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

Tolosaldea garatzen


 HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Gaitasun profesionalen bi ziurtagiri eskainiko ditu Tolosaldea Garatzenek, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen lan-aukerak sustatzeko

210929Biltegia

45 urtetik gorakoen lan aukerak sustatzeko Lortzen formazio programa martxan jarri ostean, beste kolektibo batengan jarriko du fokua Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailak, urritik aurrera: zaurgarritasun edo bazterkeria egoeran daudenengan.

Bost erakundek elkarlanean –Tolosaldea Garatzen, Peñascal Fundazioa, KL Katealegaia, Jatorkin elkartea eta Fundación Emplea–, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, TolosaldeaLAB Elkarrekin proiektua abiatu dute, lan munduan sartzeko formazio beharra duten multzo horretako pertsonei, profesionaltasun ziurtagiriak eskaintzeko. Bi alorretan trebatzeko aukera eskainiko du programak, urria eta 2022ko martxoa bitartean.

Ikastaroetako bat enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntzari buruzkoa izango da; besteak beste, hezkuntza ez-arautuko irakasle izateko baliagarri diren konpetentziak irakatsiko dira: prestakuntza-ekintzak, tutoretza, ebaluazioa, material eta baliabide didaktikoen lanketa…

Beste ikastaroa biltegiko eta logistikako lanen ingurukoa izango da, biltegietan kokapen, mantenu, garraio, karga eta deskarga eragiketak irakastea helburu duena.

Biek ala biek, lanbideari lotutako formazio teknikoaz gain, zeharkako gaitasunak lantzeko modulu bat izango dute: talde-lana, komunikazioa, lidergotza... Eta, formazio saioari amaiera emateko, 40 orduko praktikak egin beharko dira eskualdeko enpresaren batean.

Urriaren 4an hasiko dira saioak, 09:00etan, Lehiberri Zentroan. Hain zuzen, egun horretan amaituko da ikastaroetan izena emateko epea. tolosaldeagaratzen.eus webgunean eskuragarri dago informazio guztia, baita izena emateko aukera ere.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.