19Urria2021

006.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

Tolosaldea garatzen


 HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Tolosaldeko ekintzaileen 16 proiektu diruz lagunduko ditu Lanbidek

211006EnpresaBerrientzakoDirulaguntzakWEB

Lanbidek eta Tolosaldea Garatzenek ia 22.000 euroko dirulaguntza jarriko dute eskualdeko ekintzaileen eskura, enpresa berrien sorrera sustatzeko.
Azaroaren 2a baino lehen egin beharko dira eskaerak.

Enpresa berriak sortzeko aukerak aztertu edota enpresa berriak martxan jartzeko helburuarekin, eskualdeko ekintzaileak diruz lagunduko ditu Lanbidek.

Horretarako, 21.775 euroko dirulaguntza bideratuko du Euskal Enplegu Zerbitzuak, Tolosaldea Garatzenen Ekintzailetza Sailarekin elkarlanean.

Guztira 16 proiektu lagunduko dira diruz. 10 laguntza, enpresa bat sortzeko ideia duten ekintzaileentzat izango dira, bideragarritasun azterketa bat egin dezaten; eta beste seiak, dagoeneko bideragarritasun azterketa egina izan eta enpresa martxan jartzera doazenentzat.

Enpresa Ideia Berriak: bideragarritasun azterketa egiteko laguntzak
Enpresa ideia garatu nahi dutenei zuzendutako diru-laguntza da. Bi hartzaile mota izango dituzte: 30 urtez azpiko ekintzaileentzat sei dirulaguntza izango dira, eta beste lau, adin horretatik gorakoentzat. Honela banatuko dira laguntzak:

 

Emak. < 30

Gizon. < 30

Emak. >30

Gizon. >30

Laguntza kopurua

3

3

2

2

Diru-laguntza

1.300 €

1.150 €

1.150 €

1.000 €

Ezinbestean, baldintza batzuk bete beharko dituzte guztiek: langabeak izatea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea, helburu bererako beste diru-laguntzarik ez jasotzea, ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian iaztik alta eman ez izana eta esklusiboki bideragarritasun azterketa egitera dedikatzea, 2 hilabeteko epealdian.

Enpresa Jarduera Berriak: enpresa martxan jartzeko laguntzak
Beste 6 diru-laguntza enpresa martxan jartzera doazen ekintzaileei zuzendutakoak dira. Kasu honetan, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana egina izatea eta gehienez hiru hilabeteko epean autonomoetan alta ematea, laguntza jaso ahal izateko. Hau da, epe horretan martxan jarri beharko dute enpresa. Laguntzaren banaketa honakoa izango da:

 

Emak. < 30

Gizon. < 30

Emak. >30

Gizon. >30

Laguntza kopurua

1

1

2

2

Diru-laguntza

1.950 €

1.725 €

1.725 €

1.500 €

Eskaera epea, azaroaren 2ra arte
Eskaerak egiteko epea 2021eko azaroaren 2ean amaituko da. Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri beharko da harremanetan, Lehiberri Zentrora bertaratuta, 943 654501 telefono zenbakira deituta edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.