19Urria2021

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

Tolosaldea garatzen


 HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Billabona Futbol elkartearen denboraldi hasierako festa izango da urriaren 13tik 17ra

Billabona FKE

Ikasturteari hasierari emateko asmoz antolatu da 2021 Billabonako Futbol Festa, Futbola Arratzainetik herrira jetsiz futbola herriaren bihotzera ekartzea da helburu nagusia. Aurten 8 talde izango dira Billabona F.K.E-en jokatzen maila ezberdinetan eta futbol eskolan, berriz, 130 ikasle inguru izango dira. Urriaren 13tik 17ra egingo den Futbol Festarekin batera urte honetako taldeak aurkeztuko dira.

Asteazken arratsaldean, urriak 13, Zuhaitz Gurrutxagaren FutbolisTOK
bakarrizketa bere bakarkako bigarren lana aurkeztera etorriko da. Ikuskizun honetan, Futbolista baten Konfidentziak, bere lehen bakarrizketako hainbat pasarte berreskuratzeaz gain, azken 2 hamarkadetan, goi mailako futbolean, umorez hainbat esperientziataz arituko da. Gurea Antzokian izango da arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak, Billabonako F.K.E.-eko kideek aurrez eskuratu ahal izango dituzte urriaren 4ean arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara Gurea Zineman. Baita ere, edozein herritarrek online eskuratu ahal izando ditu edota egunean bertan Gureako takillan.

Larunbatean, txikienen txanda izango da 4x4ko partiduak jokatuko dira
Errebote plazan banatuta egongo diren bi zelaietan eta partiduak goizeko lehen orduetan hasi eta finalak arratsaldean izango dira. Helburua haurrak ondo pasatzea da, futbolean jokatuz disfrutatzea. Parte hartzaileen artean sari banaketak eta zozketak izango dira. 4x4 futbol festan 5 urtetik 11 bitarteko Amasa-Billabonako edota inguruko herrietako haurrek parte-hartu ahal izango dute. Parte hartu nahi duten haurrek Amasa- Billabonako hainbat komertzioetan (Basajaun, Eizmendi kirolak, Kazetaria edo Albisu Kirolak) edota Online eman beharko dute aurreizena. Aurreizen-ematea urriaren 4etik aurrera egongo da irekita, azken orduko pilaketarik eman ez dadin aurreizen-emateko epea urriaren 8an amaituko da. Haurren partiduei dagokionez, adinen arabera urte ezberdinetan egongo dira banatuta partiduak. Parte hartzeko baldintzak, araudia eta aurreizen-ematea jarraian irakur ditzakezue.

Larunbatean ere, Billabona Futbol elkarteko talde desberdinak aurkezteko ekitaldia izango da eguerdiko 12:30ean Errebote plazan. Bestalde, larunbata eta igandean zehar, infantil txikitik hasi eta erregional mailako partidez gozatzeko aukera izango da Arrantzaingo futbol zelaian. Azkenik, herritarrak bertatik bertara festa honetaz gozatzera gonbidatu nahi ditugu.

PARTE HARTZEKO Informazio orokorra eta araudia
Urriak 16an, ospatuko den txapelketan Amasa- Billabonako haurrek eta inguruetako herrietako neska eta mutilek parte-hartu ahal izango dute. Futbol partidak AmasaBillabonako Errebote plazan izango dira, bertan bi futbol zelai txiki jarriko direlarik. 5 urtetik 11 bitarterko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute (2010etik 2015 urteetan jaiotakoak, urte horiek barne).

Taldeak gutxienez 4 jokalariz osatuta egon beharko dute eta gehienez 5 jokalariz (4 jokatzen eta bat ordezko), eta mutilez, neskaz edo nahasturiko taldeak izan ahal izango dira. 2011 urtetik aurrera neskaz bakarrik osatutako taldeek nesken kategorian jokatuko dute. Talde guztiek urte berean jaiotako haurren kontra jokatuko dute. Amasa-Billabona eta Aiztondoko haurrez osatutako taldeek lehentasuna izango dute, egun osoko jarduera bat denez, agian ez da lekurik egongo aurre-izen emandako talde guztiek jokatu ahal izateko. Amasa-Billabonakoak ez diren taldeak zozketa bidez sartuko dira 4x4ko futbol festan. Partida bakoitza 8-10 minutukoa izango da (izen-ematearen arabera), atsedenik gabe. Jokalari eta talde bakoitzak txapelketako kolore behereko kamiseta jantzi beharko dute. Helburua haurrak ondo pasatzea da, futbolean jokatuz disfrutatzea. Talde bakoitzak 3 edo 4 partida jolasteko aukera izango dute.

Aurre-izen emateko garaian Billabonako saltokietan eskuragarri dauden orriak erabili daitezke (Eizmendi kirolak, Albisu kirolak, Kazetaria edota Basajaunen egongo dira eskuragarri) edota online formularioaren bitartez. Aurreizen-ematea urriaren 4etik aurrera egongo da irekita, azken orduko pilaketarik eman ez dadin aurreizen-emateko epea urriaren 8an amaituko da. Behin, aurre-izen ematea itxi bezain laster jakinaraziko zaizue ea zuen taldeak futbol festan parte-hartu dezaken. Ondoren, taldearen parte-hartzea konfirmatzeko jokalari bakoitzeko 5 € ordaindu beharko da. Horretarako, harremanetarako jarritako posta elektronikora bidaliko zaizue informazio guztia.


ARAUDIA

1. araua:
4-5 jokalariz osaturiko taldeak izan behar dute, 4 jokatzen eta beste 1 ordezko.

2. araua:
Partiden iraupena: 8-10 minutukoa izango da. (Minutuak adinaren arabera eta parte
hartzeko dauden taldeen arabera egingo da)

3. araua:
Partiden hasiera: zozketa egin ondoren, erditik aterako da.

4. araua:
Arbitroa: antolakuntzak partidu bakoitzean arbitro bat jarriko du.

5. araua:
Arropa: talde guztiek beraien kamisetak jantzita jokatuko dute, taldekideen kamiseta
guztiak kolore berdina izan behar dute.

6. araua:
Penaltia: atetik 7-9 metrora jarriko da eta atezaingabe botako da. Penaltia, jokalari batek baloia eskuz ikutu ezkero izango da.

7. araua:
Talde bakoitza ordezkatzeko delegatu-entrenatzaile lana egingo duen pertsona bat egongo da: jokalarien aita-ama-osaba-izeba-lagun…

Ekintza honi buruz edozein zalantza edo galdera bat baduzu, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Oharra: 4x4 Futbol Festa jolastu edo atzeratzeko azken erabakia osasun egoeraren araberakoa izango da beti

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.