01Abendua2021

006.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


  Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Arnasguneen garrantzia, oholtza gainera

211018ArnasguneakAntzerkia

UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute, eta egitasmoak jasotzeko epea ireki dute gaur, oinarriak zabaltzearekin batera.

Arnasguneen garrantzia jendarteratzeko antzezlan bat sortzea izango da bekaren helburua. Guztira 23.000 euro jasoko ditu irabazleak, eta antzezlana sortzeko Dinamoa sormen gunea erabiltzeko aukera izango du taldeak. Antzezlana, berriz, 2022ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatuko dute, eta bekaren antolatzaileek gutxienez beste hamar emanaldi ere lotuko dituzte.

Udalerri euskaldunek eta euskararen arnasguneek euskararen biziberritzeari eta Euskal Herriari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko eta herritarrak arnasguneen garrantziaz kontzientziatzeko Arnasa gara kanpaina abiarazi zuten 2019an UEMAk, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, beste hainbat erakunderen laguntzarekin. Herrietan egin zituzten aurkezpen ekitaldiak eta Kartzela webseriea izan ziren orduan kanpainaren ardatza. Kanpainaren bigarren urratsa aurten egin dute, Hiru Damatxok ekoitzitako zortzi bideo aurkeztu, sareetan lau haizetara zabaldu eta bideo horiek islatzen dituzten egoeren inguruan elkarrizketa digitalak eginez, kazetari, kirolari, musikari eta aktoreekin.

Datorren urtean, berriz, bi ildo izango ditu kanpainak. Gazteei zuzendutako ekimena izango da lehenengoa. Bigarrena, berriz, arnasguneen garrantzia jendarteratzeko berariaz sortutako antzezlana estreinatzea eta herriz herri zabaltzea izango da. Horretarako, antzezlana sortzeko beka deialdia egitea erabaki dute hiru erakundeek, eta edozein antzerki taldek izango du deialdira aurkezteko aukera, oinarrietan zehaztutakoa onartuz gero. Proposamenak aurkezteko epea, berriz, 2021eko azaroaren 15ean amaituko da, eta deialdira aurkeztutako lanak aztertu ostean epaimahaiak abenduaren 3an jakinaraziko du bekaren irabazlea zein den.

Irabazleak 23.000 euro jasoko ditu guztira, eta apirilaren amaierarako aurkeztu beharko dio oinarrizko gidoia epaimahaiari. Era berean, Azpeitiko Dinamoa sormen gunea bizpahiru astez erabiltzeko aukera izango du antzerki taldeak, antolatzaileek ordainduta, egonaldia, sormenerako espazioa, baliabide teknikoak, lotarako lekua eta otorduak barne. Bekaren oinarriek zehazten dutenez, 23.000 euro horiekin ordaindu beharko ditu talde irabazleak atrezzoa eta eszenografiaren gastuak, besteak beste, eta antolatzaileek zehaztutako lau udalerritan antzezlana doan eskaini beharko du. Antzokirik ez duten herri txikietako emanaldien baldintzak, berriz, antolatzaileek eta talde irabazleak adostuko dituzte.

Izan ere, behin antzezlana 2022ko azaroan Azpeitiko Euskal Topaketetan aurkeztu ondoren, antolatzaileek gutxienez beste 10 emanaldi lotuko dituzte, taldearen katxea aintzat hartuta eta herri txikietara moldatuta. Zehazki, oinarrietan eskatzen den kontuetako bat da antzezlana antzokietarako zein areto txikiagoetarako moldatzeko modukoa izatea, euskararen arnasguneak diren herri asko txikiak direlako eta antzokirik ez dutelako.

Oinarrietan gutxienez 10 emanaldi zehazten badira ere, beka deitu duten hiru erakundeen asmoa antzezlana ahalik eta herri gehienetara zabaltzea da, beti ere baldintzak eta egutegia antzerki taldearekin adostuta, haren gaitasunaren eta agendaren arabera.

Antolatzaileek Dinamoa sormen gunearen eta Azpeitiko Udalaren laguntza izan dute oinarriak zehazteko, eta epaimahaian ere kide bana izango dute horiek, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izendatutako ordezkariekin batera.

Deialdiaren oinarriak

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.