Udala Migraziorako Euskal Itun Sozialera atxikitu da
- Post 2021 Urria 27

Atzo arratsaldean izandako Udalbatzaren osoko bilkuran Amasa-Villabonako Udala Migraziorako Euskal Itun Sozialera atxikitzea erabaki zen, EH Bildu eta PSE aldierdien aldeko bozkekin eta EAJ-PNV alderdiaren abstentzioarekin.
Aipatutako itunarekin bat egiteaz gain, Udalak hiru eskakizun egin dizkio Eusko Jaurlaritzari, itunak jasotzen dituen asmo eta helburuak betetze bidean jar daitezen:
1. Politika migratorioak garatzeko erakunde arteko mahaia aktibatzea.
2. Itun honetan jasotzen diren asmoak konpromisoetan bilakatu eta erakundeen artean programak adostea.
3. Itunak jasotzen duena garatzeko baliabideak ezartzea.
Migrazioarako euskal Itun Sozialaren Dokumentua: “Jaso nahiko genukeena eskaintzea”.