08Abendua2021

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


  Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Oinherri Herri hezitzaileen sarearen aurkezpena, herriko hezkuntza eragileei

211103Oinherri

Udalak herria balioen eremu hezitzaile moduan sustatu nahi du; izan ere, ulertzen du hezkuntza, familiatik eta eskolatik haratago luzatzen dela, eta ez dela haurtzaroan hasi eta haurtzaroan bukatzen den prozesua.

Horregatik, Udala bera ere hezkuntza eragilea dela pentsatzen du, herriko ikastetxe, hezkuntza ez formaleko eragile eta herrigintzako elkarteekin batera. Hori horrela, Amasa-Villabona eremu hezitzaile moduan garatzen hasteko eta elkarlan horizontalak eraikitzeko Oinherri elkartearekin elkarlana bideratu nahi du.

Asteazken arratsaldean Subijana etxean herriko eragileekin izandako bilkuran, herri hezitzailea izateko 7 giltzarriak azaldu zituen Oinherriko ordezkariak: Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzailea eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta ingurumen kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

Udalak parte hartzearen kulturan orain arte egindako ibilbidea balioan jarri eta, hitzarmen honekin gobernantza eredu parte-hartzaileen ezagutzan eta hedapenean sakontzen jarraitu nahi du, haurrak erdigunean kokatuz, eta denon ongizatea bermatuko duen herri bat eraikitzen jarraitu.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.