25Urtarrila2022

006.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Izaskun Zuriarrain Arratibel, 1936ko bonbardaketa faxisten biktima gogoan

zuriarrain

Abenduaren 22an zendu zen Izaskun Zuriarrain Arratibel zizurkildarra, 87 urte zituela. 1936ko abuztuan, faxistek Donostian jaurtitako bonba batek Izaskunen bi ahizpa hil zituen eta zauriak eragin zizkion Izaskuni berari, bere bizitza betirako baldintzatuz.

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek gogoan izan dute Izaskun Zuriarrain Arratibel eta ohar partekatu bat argitaratu dute. Honakoa da:

Izaskun Zuriarrain zizurkildarra zendu zen igandean, 87 urte zituela. Gertukoei doluminak adierazteaz gain, Zizurkil eta Villabonako Udalok, bere heriotzarekin bat, memoria eta egiarekin dugun konpromisoa berretsi nahiko genuke.

Izan ere, Zuriarrainen bizitza osorik baldintzatu zuen 36ko altxamenduaren osteko gertakari krudel batek. Frankistek aginduta, italiar hegazkin faxistek 1936ko abuztuaren 13an Donostian egindako bonbardaketa anker eta indiskriminatu batean Izaskun Zuriarrain larri zauritu zuten, ondorioak utziz bizitza osorako. Bonba hark Manuela eta Eulalia 13 eta 15 urteko bere bi ahizpak hil zituen.

Bonbardaketa berean Villabonako beste bi anaia txiki ere hil ziren: Josecho eta Aniceto Santamaría, 10 eta 30 hilabetekoak.

Zorigaiztoko egun hartan faxismoak gure herrietako lau haur hil zituen.

Francoren diktadurapean, urteetako ahanztura eta bazterketa pairatu behar izan zituzten biktima guzti horiek. Baina berandu bada ere, azken urteetan ari da egia eta aitortza bidea egiten, herrian ditugun taldeen ikerketen eta Udalon bultzadarekin, besteak beste.

Idatzi xume honen bidez, Izaskun Zuriarrain eta beste biktima guztientzat egia justizia eta aitortza aldarrikatu nahi ditugu.

Beren izenak ahaztu ez daitezen, bide horretan jarraituko dugu.

Izan bekio lurra arina.

Zizurkilgo Udala eta Amasa-Villabonako Udala

DOKUMENTUA DESKARGATU 

Kaslos Almorza ikerlariaren txostena

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.