25Urtarrila2022

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

EuskarazkoProduktuenKatalogoa


Tolosaldea garatzen


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Osasun etxeko langileen protesta, sufritzen duten gainkargaren aurrean Osakidetzaren utzikeria salatzeko

albisterako osakidetza

Gaur 13:00etan Villabonako Osasun Etxeko langile ugari kalera atera dira osasungintza publikoko sindikatuek egindako protesta deialdiarekin bat eginez. Beatriz Unzue alkatea, Xabat Laborde alkateordea eta Arantza Lopez gizarte zerbitzuetako zinegotzia bertan izan dira, langileei Amasa-Villabonako udal gobernuaren babesa adierazteko.

Sindikatuek irakurketa oso kritikoa egin dute azken aldian Osakidetzan gertatzen ari denaren inguruan eta langileek sufritzen duten gainkarga salatu dute. Horrekin batera, hainbat eskakizun eta aldarrikapen plazaratu dituzte EAEko osasun etxeen aurrean egin dituzten dozenaka elkarretaratzeetan.

Honakoa da sindikatuek kaleratu duten oharra:  

ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte EAEko osasun zentroetan. Osakidetzako lehen mailako arretaren egoera jasanezina dela salatu dute, eta benetako eta berehalako konponbideak eskatu. Gainera, sindikatu hauek manifestazioak deitu dituzte urtarrilaren 23an EAEko hiriburuetan, lehen mailako arretak duen kolapso egoera eta ospitaletako arretaren gainkarga salatzeko eta egoera horri aurre egiteko berehalako neurriak eskatzeko.

Sindikatuek zera eskatzen dute mobilizazio ezberdinetan: aurrekontua handitzea Europar Batasunaren parera iritsi arte (BPGaren %7); plantillak berehala indartzea eta giza baliabide nahikoak ematea kategoria guztietan, lanpostu berriak sortuz (1.000 plaza gehiago behar dira); behin-behineko milaka langile finkatzea eta gehiegizko aldi baterako kontratazioarekin amaitzea; lan kargak arrazionalizatzea eta hutsune guztiak lehen egunetik ordezkatzea. Azken batean, lehen mailako arreta lehenesten eta indartzen duen estrategia bat.

Osakidetzako lehen mailako arretaren egoera jasanezina da, bai langileentzat, bai herritarrentzat. Pandemiak are gehiago tenkatu du lehendik zetorren egoera larria; izan ere, arazoak egiturazkoak dira, eta egungo osasun krisia baino askoz sakonagoak eta zaharragoak. Hala ere, pandemia hau, kolektiboaren lan baldintzak eta herritarrei eskaintzen zaien asistentzia kalitatea are gehiago prekarizatzeaz gain, Osakidetzak murrizketak aplikatzeko eta pazienteak osasun publikora iristea zailtzeko aitzakia ere bihurtu da.

Horrek guztiak, planifikaziorik, errefortzurik eta inbertsiorik gabe eta pandemiaren kudeaketak eragindako lan karga handituz, egoera larrian utzi du lehen mailako arreta.

Pandemiaren aurretik, langileek hiru greba egun egin zituzten 2019an, inbertsio faltagatik, irisgarritasun murrizketengatik, zerbitzuen eskaintza ezagatik eta profesional eskasiagatik. Osakidetzak, orduan, Lehen Mailako Atentzioko Estrategiaren dokumentu bat jarri zuen mahai gainean, nahikoa ez zela esan genuena, benetako arazoei ez zielako erantzuten. Baliabide materialak eta profesionalak falta dira, eta, batez ere, apustu argia egin behar da lehen mailako arreta osasun publikora sartzeko lehen atea izan dadin.

Pandemiaren aurretik eta bitartean konponbiderik ez egoteak agerian uzten du ez zegoela aurreikuspenik, eta ez zegoela benetako borondaterik egoera konpontzeko.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.