Martxoaren 4 eta 5ean Stock Azoka Villabonan
- Post 2022 Martxoa 02

Ostiralean goizean eta arratsaldean, eta larunbat goizean STOCK AZOKA izango da Villabonan, Oria merkatarien elkarteak antolatuta.
Guztira, 16 saltokik parte hartuko dute neguko beherapenen azken txanpa honetan, saltokietako produktuak kalera ateraz.
Gainera, ostiral arratsaldean Inkansables txaranga, eta larunbatean Lasa Ahizpak trikitilariak herrian zehar ibiliko dira kaleak alaituz.
Animatu eta erosi gure herriko saltokietan!