Aiztondo Klasikoa txirrindularitza probaren XVIII. edizioa igandean izango da
- Post 2022 Martxoa 08

Aiztondo Klasikoa - Patxi Alkorta memorialaren XVIII edizioa, igandean, martxoaren 13an, izango da bailaran. Aurtengoan Larrauldik abiatuko da goizeko 10:00etan, eta Alkizan amaituko da. Ibilbideak 139,5 kilometro ditu.
Kontuan izan txirrindularitza proba honek trafikoaren ohiko zirkulazioan eragina izango duela, beraz, Udalak antolakuntzaren jarraibideak errespetatzea eskatzen du.
Aiztondo Klasikoa afizionatu mailako Espainiako Kopako egutegian dago. Goi mailako txirrindularitza proba da, amateur mailako lasterketa garrantzitsuenetariko bat. Beraz, etorkizun hurbilean maila profesionalean lehiatuko diren txirrindulariak ikusteko aukera paregabea izango dugu bailaran.
Aiztondoko Klasikoa - Patxi Alkorta memorialaren antolakuntza bailarako herrien artean banatzen da: Amasa-Villabona, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraul. Horregatik, urtero, irteera eta helmuga txandakatzen dira, baina, beti, Aiztondo bailara osoa zeharkatzen du.