Udalak iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako plana onartu du
- Post 2022 Martxoa 30

Udalak iruzurraren aurkako politika indartzeko konpromiso sendoa hartu du, eta horretarako, iruzurraren aurkako plan bat osatu du. Plan honen helburua da iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako gaietan aplikatu eta bete beharreko printzipioak eta arauak ezartzea.
Era berean, garatu berri duen plan honetan iruzurraren aurkako neurriak ere zehazten dira (prebenitzeko neurriak, detektatzeko neurriak, eta iruzurra zuzentzeko eta neurtzeko neurriak).
Udal gobernu taldeak osatu eta aurkeztutako plan hau atzoko osoko bilkuran onartu zen bertan ordezkaritza duten alderdi guztien aldeko botoekin.
Iruzurraren aurkako planarekin Udalak kultura etiko bat sustatu nahi du erakundearen barruan, iruzurrezko jokabideak edo jarduerak sorraraziko ez dituena eta horiek prebenitzea eta antzematea erraztuko duena.