Gaur abiatuko da Korrika!
- Post 2022 Martxoa 31

Gaur ekingo dio ibilbideari Euskararen aldeko ekimen erraldoiak! Korrikak arratsaldeko 16:30etan emango ditu lehengo pausuak Amurrion, eta, hurrengo 11 egunetan ez du deskantsurik hartuko, apirilaren 10ean Donostiara iritsi arte.
Amasa-Villabonara datorren ostiralean iritsiko da Korrika, apirilaren 8an. Goizeko 09:55etan sartuko da gurera, Zubimusu zubitik, eta Txermin auzoan eta Kale Berrian korrika egin ostean, Sacemeko zubitik aterako da Irura aldera.
Herriko eragile ugarik bezala, Amasa-Villabonako udalak ere bat egin du Euskararen aldeko ekimen garrantzitsu honekin, eta ibilibidearen 2026 km-an lekukoa hartuko du, Iru Aldeta tabernaren parean.
Korrika batzordeak egitarau oparoa antolatu du
Apirilaren 6an, Asier Kidam magoaren “Aroa eta Mirariak” izeneko magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek Gurea antzokiko erakusketa gelan.
Bestalde, apirilaren 8rako, Korrikak gure herria zehartuko duela ospatzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute:
9:00. Gosaria Berdura plazan
9:55. KORRIKA
17:15. KITTU, kalejira, Errebote plazatik abiatuta
19:00. KORRIKA HERRIKOIA, Otsabitik abiatuta
21:00. Afari herrikoia: Barrikotea 3 eurotan, Berdura plazan.
23:00. Distopia Elektrotxaranga