01Otsaila2023

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

Hizkuntzen erabileraren neurketa


Katalogoa2022


banner memori

 


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

ALBISTEAK

Bertsolaritza tailerrak udaberrian

20220331BertsolaritzaTailerrak

Zizurkilen eta Ikaztegietan izango dira aurten tailerrak: Bertsolaritzaren etxeko transmisioari begirakoa, bata. Bestea, berriz, bat-bateko trebakuntzari zuzendua.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak bi tailer eskainiko ditu maiatzean, eskualdean. Maiatzak 4, 11, 18 eta 25ean izango dira saioak; asteazkenez, 18:30etik 20:00etara.

Bertsolaritzaren transmisioa ardatz duen tailerra Zizurkilen eskainiko dute. Umeekin harremana duten guraso, aitona-amona, irakasle, begirale, lagun eta abarri zuzenduta dago tailerra, bereziki. Bertsolaritza umeekin nola landu edota zein baliabide eta nola erabili ikasteaz gain, egin daitezkeen jolasak ezagutu eta bertsotan trebatzeko ere balioko du tailerrak.Parte hartzeko Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian izena-eman ahal izango da, edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz. 

Aldiz, Ikaztegietako kultur etxean izango da bat-bateko trebakuntza tailerra. Antolatzaileek azaldu dutenez, eskualdeko bertsozale askok daukate ohitura jai giroan zein lagunartean bertsotan aritzeko baina jai giro horretatik kanpo ez dute kanturako espaziorik topatzen. Tailerraren helburua bertsotarako gogoz dauden bertsozaleak bildu eta kanturako espazioa zein aitzakia ematea da, batez ere. Tailer honetan parte hartzeko, berriz, Ikaztegietako Ostatuan egin beharko da izen-ematea, edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatziz.

Tailerretako izen-ematea apirilaren 1etik 11ra egin ahal izango da.Tailer bakoitzaren prezioa 40 € koa izango da.

Elkarteko arduradunek tailerretan parte hartzeko deia luzatu nahi diete eskualdeko bertsozale zein haurrekin harremana duten herritarrei, eta edozein zalantza izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatziz argitzeko gonbita egin diete.

Etxean bertsolari tailerraren kartela

Bat-bateko tailerraren kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.