05Urria2022

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

banner memori


 HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

 

HPONDAKINAK WEB


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Aberri egunean balkoietan ikurriñak jartzeko deia egin du udalak

20220411Ikurriña

Datorren apirilaren 17an, Aberri eguna ospatuko da Euskal Herri osoan. Aberri eguna, euskal nazioaren eguna da; Euskal Herriak ere, munduko beste nazio guztiek bezala, aitortza merezi duela aldarrikatzeko eguna.

Euskal nazioa ez dugu ikuspuntu itxi eta baztertzaile batetik aldarrikatzen. Gure herrian nazio nortasun ezberdin ugari dituzten pertsonak bizi gara, eta guztiak dira neurri berean errespetagarriak.

Beraz, pertsona guztien eskubideen bermean, askatasun indibidual eta kolektiboetan, berdintasunean eta errespetuan oinarritzen den euskal komunitatea aldarrikatzen dugu 2022ko Aberri Egunean.

Balkoietan Ikurriña jartzeko deia
Udalak bat egin du Euskal Herria Batera ekimenarekin, eta dei egiten die herritarrei Aberri egunean Ikurriña etxeko balkoietan edota leku ikusgarrietan jar dezaten.

Ikurriñak herritarren eskura
Udalak Ikurriñak jarriko ditu eskuragarri eta nahi duen herritar bakoitzak Ikurriña bat doan eskuratu ahal izango du:

• Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan: 09:00etatik 14:00etara.

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-mailera eskaera eginez. Mezuan zure izen abizenak eta helbidea zehaztu, eta postontzian jasoko duzu Ikurriña.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.