24Iraila2023

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Maiatzaren 14an izango da Udalerri Euskaldunen Eguna, Seguran

20220411UEMA

Seguran izango da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 14an. Lau urteren ondoren, Euskara aiden! lelopean egingo da udalerri euskaldunen lana ospatzeko topaketa.

Segurako Udala, herriko eragileak eta UEMA buru-belarri ari dira egunaren nondik norakoak antolatzen.

2018koaren ondoren, duela bi urte egitekoa zen Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran, baina atzeratu egin behar izan zen pandemiaren ondorioz. Azkenean, maiatzaren 14an izango da aukera aldarrikapena eta festa uztartzeko, arnasguneek euskararen normalizazioan egiten duten ekarpena nabarmendu eta elkarlanean bidea egiteko.

UEMAko herriena ez ezik, gainerako udalerri euskaldunen bilgune ere izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna. Martxoan kale erabilera datuak aurkeztean nabarmendu genuen bezala, euskaldunen dentsitatea eta trinkotasuna oso garrantzitsua da euskara erabiltzeko, eta hori da, hain justu, udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan jokatzen duten rol garrantzitsuenetako bat.

Datuek erakutsi dute, oro har, mantendu egin dela euskararen kaleko erabilera azken urteetan, baina ezagutza gehieneko herrietan zerbait behera egin duela. Ezin da pentsatu, beraz, euskaldun dentsitate handieneko eremuak arriskurik gabe daudenik. Beharrezko izaten jarraitzen du, azken urteetan egin bezala, udalerri euskaldunen eta arnasguneen berariazko aitortza egiteak. Horiek babestu eta garatzea hizkuntza politika aurrerakoien ardatzetako bat izan behar da.

Bazkarirako izen ematea, irekita
Egun osorako egitarau zabala izango da, eta ohi bezala, UEMAren batzar nagusia ere egingo da Seguran. Horrez gain, bazkari herrikoia ere izango da egitarauaren barruan, Segurako Iparra-Hegoa elkartearen eskutik. 18 euroan izango da helduentzako txartela, eta 6 euroan haurrena. Ondoko helbidera idatzi behar da bazkaritarako lekua hartzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..">E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Glutenik gabeko menua edo begetarianoa behar izanez gero, aipatu mezuan.

BAZKARIRAKO INFORMAZIOA: menua eta txartelak erosteko informazioa.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.