XXVIII.Loatzoko igoera-jatsiera lasterketa, apirilaren 24an
- Post 2022 Apirila 19

Loatzoko igoera-jatsiera lasterketa izango da apirilaren 24an, Amasan. Lasterketa herrikoiak XXVIII. edizioa beteko du aurten eta urteroko legez, aurten ere, lasterketa antolatzen dabiltza, Amasako Martina elkarteko eta Uxo-Toki elkarteko kideak. Irteera 10:30ean egingo da Uxo-Toki elkartetik.
Lasterketa, goizeko 10:30ean hasiko den arren, izen-ematea, goizeko 9:00etatik aurrera hasiko da egunean bertan, Uxo-Toki elkartean, doan. Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak 1h eta 30 minutu baino lehen, guztira, 9,73km-ko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa bada ere, 16 urtetik gorakoek soilik hartu ahal izango dute parte.
Sariak, emakume eta gizonentzak berdinak izango dira. Lehenengoak 120 euroko saria lortuko du, bigarrenak 80 euroko saria eta hirugarrenak 50 euroko saria. Sari-banaketan parte hartzaileen artean zozketa egingo da.