26Maiatza2022

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

banner memori


Tolosaldea garatzen


 HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Beertoki azokak bere ibilbideari amaiera emango dio larunbat honetan

BEERTOKI 2022web
Aurtengo edizioan ere, hogei bat artisau garagardo ekoizle bilduko dira egun osoan zehar Villabonako udal pilotalekuan. 

Amasa-Villabonako Beertoki garagardo artisauaren azokak bere azken edizioa ospatuko du larunbat honetan. Bost urteko ibilbide arrakastatsuaren eta pandemia baten ondoren, ekimenaren antolatzaileek etapa bat ixtea erabaki dute, eta beraz, aurtengoa hitzordu berezia izango da zalantzarik gabe.

Azoka ohiko lekuan, Villabonako udal pilotalekuan izango da eta antolatzaileen esanetan helburua artisau garagardoaz, gastronomiaz eta kulturaz gozatzea da. Azokak aurreko edizioetako ordutegi bera izango du, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara; oraingoan, eguerdian atseden hartuko dute eta ez da gaueko jarduerarik programatu.

Baobeer, Garagart, Morlaco, Basqueland Brew, Laugar, Byra, Gross, Brew&Roll, Mala Guissona, Boga, Tito Blas, Mitika, La Txika de la Cerveza edo Xorta garagardo-ekoizleek beren produktuak erakutsi eta salduko dituzte. Garagardo kartaz gain, Tolosako Ama Tabernako sukaldariek pintxoak eta janari razioak prestatuko dituzte, eta Ekotaloren taloak dastatu ahal izango dira. Ohikoa denez, azokan parte hartuko duten ekoizleen 60 garagardoko sorta baten zozketan parte hartzeko txartelak jarriko dira salgai. Antolatzaileek azken Beertokiaz gozatzera animatu dituzte herritarrak.

Amasa-Villabonako udalak eskerrak eman nahi dizkio Beertoki azokako antolatzaile talde osoari, izan ere, antolatu dituzten bost edizioek ekarpen aparta egin diote gure herriari. Bereziki aipagarria da bolondres gisa, inolako irabazi ekonomiko lortzeko asmorik gabe, zaletasun hutsagatik, Beertoki azokaren antolaketan aritu diren herritarrek egindako lan bikaina. Auzolanaren bidez herriari bizitza ematearen eredu ederra eskaini dute.

Zorionak eta eskerrik asko Beertoki! 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.