Furgobaratzak tomate landereen inguruko tailerra eskainiko du ostegunean
- Post 2022 Maiatza 09

Furgobaratzak hilero bisita bat egiten du Villabonako Baratze Parkera. Bertan, aholkuak ematen ditu, sortu daitezkeen arazoei erantzuten die, zalantzak argitzen ditu edo praktika egokiak ere proposatzen ditu.
Hilabete honetako bisitan tomatearen inguruko tailer praktiko eta dinamikoa eskainiko du. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko ditu; landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak… Tomate landareak ere oparituko ditu.
Tailerra doan izango da, eta parte hartzeko ez da baratze parkeko erabiltzailea izan beharrik. Beraz, tomate landareetan interesa izanez gero, nahikoa izango da ostegunean Villabonako baratze parkera gerturatzearekin. Ez da aurrez izenik eman behar.