24Iraila2023

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Larunbateko EUSKARA AURRERA manifestazioan parte hartzeko deia

4 EuskaraAurrera Profila

Amasa-Villabonako udaleko Euskara sailak eta Euskaran Ados! mahai parte hartzaileak, bat egin dute Gazte Euskaltzaleen Sareak "Euskara Aurrera" lemapean Donostian egingo duen manifestazioarekin. Hitzordua larunbat honetan, maiatzak 21, 17:30etan Antiguako tunelean izango da, bertatik abiatuko baita manifestazioa.

Mobilizazio honen bidez, euskalduntzeari bultzada berri bat emateko eta euskara biziberritzeko oinarrizko 6 aldarrikapen kaleratu nahi ditu Gazte Euskaltzaleen Sareak: Euskaldun gisa bizitzeko eskubidea eta nahia betetzea, euskara normalizatzea, hiskuntzen, hizkuntza komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari ekarpena egitea, guztion hizkuntza eskubideak errespetatzea, euskara herri kohesiorako zuntza izatea eta finean Euskal Herri euskalduna.

Amasa- Villabonako udalak eta Euskaran Ados! mahaieko partaideek manifestazio honetan parte hartzeko deia egiten dute, euskarari eta gure herriaren berreuskalduntzeari dagokion garrantzia aitortzeko, garrantzitsua izango baita larunbatean Donostiako kaleak mukuru betetzea.

Ikusi manifestazioko kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.