LH 5 eta LH 6-ko gaztetxoentzat ere udalekuak antolatu ditu Udalak, aurten aurrenekoz
- Post 2022 Maiatza 19

LH5 eta LH6 arteko gaztetxoentzat udalekuak antolatu ditu udaleko Gazteria sailak. Adin tarte horretako herritarrentzat antolatzen diren lehenengo udalekuak izango dira aurtengoak. Uztailaren 4tik 22ra, eta astelehenetik ostiralera, 09:30ean egingo dute hitzordua, Villabonako Gaztelekuan eta, egurdiko 13:00ak arte ekintza desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek.
Izen-ematea maiatzaren 19tik 27ra, Herritarren Arreta Zerbitzuan
Udaleku irekietan izena eman nahi dutenek gaurtik maiatzaren 27ra izango dute aukera. Horretarako, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar da, goizeko 08:00etatik 14:00etara. Izen-emate orria behar bezala beteta eta sinatuta, eta gaztearen osasun txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dira.
Oraingo honetan ere, Amasa-Villabonan erroldatutako gaztetxoek lehentasuna izango dute parte hartzeko. Herrian erroldatuta ez daudenekin, aldiz, itxaron zerrenda bat sortuko da, eta, plaza libreak geratuz gero, parte hartzeko aukera izango dute.
Kuotei dagokionean Amasa-Villabonan erroldatutako gaztea bada, 84,12 euro ordaindu beharko da, bigarren anai-arrebatik aurrera, aldiz, 44,17 euro. Amasa-Villabonan ez erroldatutakoek, 126,18 euro bakarra izanez gero, eta bigarren anai-arrebatik aurrera, 66,24 euro ordaindu beharko da.
Amasa-Villabonako udalak, hobariak eskaintzen ditu udaleku irekietan parte hartzeko. Hauen eskaera egiteko zerga ziurtagiria, edo bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira izen-emateko garaian.
Gurasoekin bilera, ekainaren 22an
Udaleku hauetan izena eman dutenen gurasoei programa aurkeztuko zaie aurrez. Bilera ekainaren 22an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gurea antzokian.
Argibide gehiagorako E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat idatzi. Bestela, 943 69 21 00 edo 943 69 47 84 telefono zenbakietara ere deitu daiteke.