04Urria2023

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte

20220518 Bizilabe

Bizilabe aisialdi-eskaintzan ikasturtean zehar egindako zientzia- eta teknologia-lanak aurkeztu dizkiete gazteek guraso eta lagunei. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo alkateak ez ezik, bertan izan ziren Elhuyarreko eta Tolosaldea Garatzeneko arduradunak.

Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek sustaturiko Bizilabe Tolosaldearen 2021-2022 ikasturteari amaiera emateko, aurten egindako zientzia- eta teknologia-esperimentu eta proiektuak aurkeztu dizkiete gazteek, guraso, lagun eta udal ordezkariei. Atzo Zizurkilen egin zuten ekitaldia, eta ostiralean, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan egingo dute.

Tolosaldea Garatzeneko Garbiñe Mendizabalek eta Elhuyarreko Edurne Gastonek egin zuten ongietorria. Segidan, Saioa Aranburu Etxezarretak, Bizilabeko orientatzaileak, urtean zehar egindakoa azaldu du. Ondoren, gazteek, taldeka aurkeztu dituzte proiektu eta esperimentuak: errealitate birtualeko betaurrekoak, plastilina eroalea, zianotipia, kristalizazioak, energia maketak, dirua sailkatzen duen makina, etab.

Estatuko zein nazioarteko ikerketek erakusten dutenez, halako bizipenek garrantzia eta eragin handia dute gazteengan; hainbat zeharkako konpetentzia lantzearekin batera, zientzia eta teknologiarako bokazioa pizten laguntzen baitute.

Senideek ez ezik, Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak, Iker Urruzola, Zizurkilgo alkateak ere arretaz entzun zituzten gazteen azalpenak.

Elhuyar Zientzia Azoka, Bilbon
Aurten, lehen aldiz, Bizilabe sare osoaren ikasturte-amaierako festan ere parte hartuko dute Tolosaldeko gazteek, Euskal Herriko beste zenbait herritako gazteekin batera.

Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioaren barruan zientzia-proiektuen erakusketa egingo da ekainaren 2tik 5era Bilboko Areatzan, eta bertan hartuko dute parte Tolosaldea, Elgoibar, Soraluze eta Bilboko Bizilabe zentroetako gazteek, ikasturtean landutako gaiak publikoki erakutsiz. Ekainaren 5ean, Bizilabeko gazteen STEAM proiektuez gain, ginkana, tailerrak eta zientzia-ikuskizunak ere izango dira.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.