04Urria2023

001.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Aiztondo eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko Senidetze Eguna ospatu da Asteasun

IMG-20220528-WA0015

Aiztondo bailarako udalerrien eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko senidetze eguna ospatu zen pasa den larunbatean Asteasun. Aurtengoan senidetze berezi eta emankor honen 29.urtemuga ospatu da, Larunbat eguerdian Asteasuko udaletxean harrera instituzionala egin zitzaien El Salvadorretik etorritakoei eta ondoren Sarasola sagardotegian bazkaldu zuten.

Aiztondo bailarako hainbat alkate, herritar eta El Salvadorreko beste hainbat kide izan ziren Asteasun. Ekitaldi instituzionalean, Pili Legarra Asteasuko alkatea, Nory Hernandez Segundo Montes komunitateko kazetaritza ikaslea eta Euskal Fondoa elkarteko kideak mintzatu ziren.

Euskal Fondoa elkartetik oso harro daudela aitortu zuten eta eskerrak eman zituzten Aiztondo bailarak egiten duen lan guztiagatik: "eskerrikasko ematen duzuen laguntzagatik, baino, batez ere daukazuen konpromisoagaik. Beti esaten dut: senidetze hau bakarra da. Hainbat herritan egiten dut lan eta Eukal Herrian Latinoamerikarekin bizi den senidetzea bakarra da. Harremanak egon, badaude, baina ez gisa honetakoak, instituziotik harantzago dauden arloak sartuz, eskolak, herria, herritarrak...bakarra da. Harro nago, eta hori trasmititzen dugu hara joaten garenean".

Jarraian Nory Hernandezek hartu zuen hitza eta oso pozik eta ilusio handiarekin trasmititu zuen elkartasunarekiko duten sentipena: "Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet Euskal Herriak, eta, bereziki, Aiztondo bailarak izan duen elkartasun eta senidetze handiagatik. Bihotzez, asko nabaritzen da 30 urtetik gorako konexio hori. Harreman hau hasi zenean, ni oraindik ez nintzen jaio, baina, orain, hemen nago, oso konprometituta, eta hona etortzen naizenean etxean bezala sentitzen naiz. Urte guzti hauetan poztasun ikaragarri hori nabaritu dugu. El Salvador oso herrialde gatazkatsua izan da, arazo askorekin, baina hala eta guztiz ere senidetze honek aurrera jarraitu du, lotura hau beti egon da eta borrokan jarraitzen dugu, proyektu askorekin, ekimen soziokulturalekin etab.".

1981. urtean izandako El Salvadorreko gerra zibilaren ondorioz, herrialdearen iparraldeko herritarrek euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten, euren bizitokitik alde egin behar izan zuten Hondurasera babes eske Colomoncaguako kanpamentuetara. Bertan, Segundo Montes jesuitaren bisita izan zuten eta berak kudeatu zuen komunitateko kideen aberriratzea 1989.urtean. Montes, erail egin zuten eta El Salvadorreko herritarrek hori jakinda, euren lurralde berrian, Morazan depaartamentuko Meanguera eta Jocoaitique udalerriko lurretan eraiki zuten komunitateari, Segundo Montes izena jarri zioten.

Aiztondoko herrien eta Segundo Montes komunitatearen arteko elkartasun senidetze honen baitan hainbat proiektu garatu dira, nabarmentzekoa da ur saneamendu sare berria eraikitzeko lanak eta baita gazteekin eta Euskal Herria eta euskal kultura ezagutzeko egin diren hainbat proiektu ere.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.