01Uztaila2022

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

banner memori


Tolosaldea garatzen


 HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


   COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Erniobea BHI-ko komunitatea jardunaldi jarraiaren alde agertu da

Erniobea Logo
Ernioea BHIko gurasoak biltzen dituen Arratzain guraso elkarteak ohar bat kaleratu du datorren ikasturtean ere jardunaldi jarraia izan nahi dutela aldarrikatuz. Guraso taldearen esanetan, familien gehiengo handi bat dago jardunaldi jarraiaren alde eta Eusko Jaurlaritzak aukera hori ez onartzea salatzen dute.

Honakoa da Arratzain Guraso Taldeak argitaratu duen oharra osorik:

Batetik eraikuntza lanak zirela eta bestetik pandemia egoera, azken hiru ikasturteetan jardunaldi jarraia izan dugu Erniobean (8:20-14:30). Hurrengo ikasturtean ere jardunaldi jarraia izateko borondatea agertu du Erniobea BHIko Organo Gorenak.

Baina Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ez du oraingoz aukera hau onartu, horregatik, Erniobeako Arratzain Guraso Elkarteak hainbat ekimen bultzatuko ditu ikas komunitate osoaren nahia den jardunaldi jarraia eskatzen jarraitzeko, eta eskertuko genuke zuen hedabideak egoera honetaz informatuko balu, Aiztondo bailarako etxe askotan baitu eragina gai honek.

Ikas komunitatean adostasun handia jardunaldi jarraiaren alde: ikastetxe honen ezaugarriak

Ikastetxetik galdeketa bat bidali zitzaien familiei iaz, ea jardunaldi jarraia edo etena nahiago zuten adierazteko. Hauek izan ziren jasotako emaitzak: familien %98,72 agertu zen jardunaldi jarraiaren alde. Baita ikasleen %97,6 eta irakasleen %93,2 ere.

Guraso elkartetik eskatzen duguna ikastetxe bakoitzak bere ordutegia erabakitzea da. Legeak eskatzen dituen klase ordu kopuruak ematen badira, zergatik ezin du ikastetxe bakoitzak bere ordutegia erabakitzeko autonomia eduki? Ez dugu beste ikastetxeekin eztabaidan sartu nahi ea besteentzat onena zer den, baina Erniobearen kasuan oso argi dago zein jardunaldi motak duen adostasun ia erabatekoa.

Izan ere, ikastetxe bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta Erniobea Aiztondo bailara osoko ikasleak biltzen dituen eta herrigunetik aparte dagoen ikastetxea da: ikasleen erdiak (174 zehazki) garraiatuak dira, egunero autobusez joan-etorria egiten dute Asteasu, Alkiza, Larraul, Aduna eta Zizurkildik. Beraz, jardunaldi etena egiteak alde batetik dakar ikasleek etxetik kanpo ordu asko egiten dituztela, eta bestetik, jangelaren kliente kautibo direla, hau da, ikasle askorentzat jangelan geratzea ez dela aukera bat, ezinbestean duten aukera bakarra baizik.

Hiru ikasturteko esperientzia dugu jardunaldi mota bakoitzaren ondorioak ateratzeko. Gurasoek galdeketan adierazi dute jardunaldi jarraiak aukera ematen diela eguna hobe antolatzeko, adibidez, seme-alabek eskolako lanak egiteaz gain arratsaldean beste jarduera batzuk ere egin ahal izateko, lanak gauean pilatu gabe. Guraso elkarteak ez du ulertzen, jardunaldi etenean ere asteko bi egunez jarraia egiten bada, zergatik ezin den egunero jarraia egin: ikasle gazteenek 12 urte dituzte, badira etxean moldatzeko adina autonomo. Bestalde, irakasleek adierazi dute jardunaldi jarraia egon den azken hiru ikasturteetan, azkeneko klaseetan (12:40-14:30) arreta, jarrera eta lana arratsaldeko klaseetan (14:10-16:00) baino emankorragoak izan direla. Jangela eta bazkal-ondorena liskar garaia izan ohi dela ere azaldu dute.

Jardunaldi jarraia eskatzeko ekimenak

Honengatik guztiagatik, eta ikastetxean jardunaldi jarraiaren aldeko adostasuna oso sendoa dela ikusita, Arratzain Guraso Elkarteak ekimen hauek burutuko ditu jardunaldi jarraia eskatzen jarraitzeko:

  • Jardunaldi jarraiaren alde ari diren beste ikastetxeekin eta plataformekin bat egingo du.
  • Beste hainbat ikastetxeetan martxan jarri diren kontzentrazio deialdiekin bat eginez, ekainaren 10ean eta 17an kontzentrazioak egingo ditugu Erniobean, 14:25etatik 14:35era. Bertako patioan elkartuko gara ikasle, irakasle eta gurasook.
  • Gutuna helaraziko dio Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari eskaera formala eginez.
  • Guraso guztion arteko bilera bat egingo dugu aurrera begirako bidea adosteko. Ekainak 21, asteartea, 18:00etan Erniobean.

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.