Udalak bat egin du “Mapa bat baino gehiago” ekimenarekin
- Post 2022 Ekaina 17

Amasa-Villabonako udalak bat egin du Baionako Bernat Etxepare lizeoak martxan jarri duen ‘Mapa bat baino gehiago’ ekimenarekin, eta Euskal Herriko 4 erliebedun mapa eskuratu ditu herriko eraikin publikoetan jartzeko: Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, Zubimusu Ikastolan, Arratzaingo eskola eremuko eraikinean (Fleming herri eskola eta Erniobea BHI) eta Loatzo musika eskolan.
Mapa hauen erosketara, guztira, 556 euro bideratu ditu Udalak. Ekarpen honekin, euskaraz irakasten den Baionako lizeoaren eraikuntzaren handitzean lagundu nahi du, eta bide batez, Ipar Euskal Herrian ere euskaraz ikastearen aldeko elkartasun ekimen bat egin du.