04Urria2023

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Trafikoaren antolaketa eta hainbat ohar, 2022ko Santio jaietarako

20220722KaleBerria

Aurtengo Santio jaietan ere, uztailaren 24tik 31ra, kale Berria trafikoari itxita izango da zenbait ordutan. Hain zuzen ere, Iru Aldetako bidegurutzetik hasita, Elizaraino. Mozketa hauek ez die larrialdietako zerbitzuei eragingo. Festa gunean garajea duten ibilgailuei eta bizilagunei, aldiz, Elizako bidegurutzetik sartzeko aukera emango zaie.

Kale berria ixteko egunak eta ordutegia

  • 24, igandea: 11:30 - 00:00
  • 25, astelehena, Santio eguna: ITXITA
  • 26, asteartea, Santa Ana eguna: 00:00 - 05:00 eta 11:00 - 00:00
  • 27, asteazkena: 00:00 – 05:00 eta 17:00 - 00:00
  • 28, osteguna: 00:00 - 05:00 eta 18:00 - 22:00
  • 29, ostirala: 16:00 - 00:00
  • 30, larunbata: ITXITA
  • 31, igandea, San Inazio eguna: 00:00 - 14:00

Kale Nagusia zamalanetarako irekiko den egunak ordutegia

  • 24, igandea: 06:00 - 11:00
  • 25, astelehena, Santio eguna: ITXITA
  • 26, asteartea, Santana eguna: 06:00 - 10:30
  • 27, asteazkena: 06:00 - 11:00
  • 28, osteguna: 06:00 - 11:00
  • 29, ostirala: 06:00 - 11:00
  • 30, larunbata: ITXITA
  • 31, igandea, San Inazio eguna: ITXITA

Azoka, asteazkenean
Erreboteko plazan eta Malkar plazan astero izaten den astearteetako azoka asteazkenarekin izango da aurten, uztailaren 27an, Remi Ayestaran pasealekua eta Maiatzaren Lehena plazan.

Bus zerbitzua
Kale Berrian izango diren trafiko mozketek autobus geltokietan ere eragina izango dute. Beraz, kale Berria mozten den egun eta orduetan autobusen geltokiak izango dira:

  •  Donostiarako norabidea: Olaederra kiroldegiko geltokia.
  • Tolosarako norabidea: Txermingo biribilgunea eta Arroako geltokia.

Uztailaren 25ean, Herri krossa dela eta, 10:00etatik 12:15era, Donostiarako autobusa Otsabin geratuko da, eta Tolosara doana Etxeondoko gasolindegian.

Udaltzaingoaren gomendioak

  • Herritar guztiei eskatzen zaie jaietan herrian zehar mugitzeko ibilgailuak ahalik eta gutxien erabili ditzatela, etenaldirik egon ez dadin.
  • Egun horietan, oinezkoen kopurua handitzen dela kontuan izanik, herrian zehar arreta handiz gidatzeko eskatzen zaie gidari guztiei, istripurik gerta ez dadin.
  • Kale nagusia, ordu zehatz batzuetan, zamalanetarako irekita egongo den arren, autoarekin ibiltzera baimenduta daudenei, bertatik ez ibiltzeko deia egiten zaie. Soilik, ezinbestekoa den kasutan ibiltzea gomendatzen da.
  • Ibilgailuak kanpoaldean edo Txermingo aparkalekuan uztea gomendatzen da.
  • Jaiak bide onetik joan daitezen, Udaltzaingoaren esanak jarraitzeko eskatzen da.
  • Lapurretak ekiditeko asmoz, arreta berezia ipini poltsa, diru-zorro, telefono mugikor edo baliozko gauzei. Jende multzo handia biltzen den tokian arrisku hori izan daiteke eta.
  • 16 urtetik beherakoek debekatuta dute uztailaren 26ko eta 31ko sokamuturrean parte hartzea. 16 urte baino gutxiago duten nerabeek zezen plazara sartzen badira, ekintza bertan behera geratuko da.

Larrialdietarako telefonoak

  • Udaltzaingoa: 943 69 39 80
  • Ertzaintza: 943 53 88 40
  • SOS deiak: 112
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.