Amasa-Villabonan izandako giza eskubideen urraketei buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu Aranzadi elkarteak
- Post 2022 Urria 26

Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeak, 2022ko Memoriaren Nazioarteko egunaren harira, hainbat ekimen antolatu ditu datozen egunotako.
Lehenengo ekimena gaur bertan izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gureako erakusketa gelan. Aranzadi Zientzia Elkarteak Amasa-Villabonan egindako giza eskubideen urraketei buruzko ikerketaren emaitza aurkeztuko du.
Aurretik, Lasarte-Oriako Herritarren Foroaren “Bizikidetzarako memoria para convivir” erakusketaren irekiera izango da, 18:00etan, Gureako erakusketa gelan bertan.