02Abendua2023

008.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Gau Beltza Amasa-Villabonan, Zunbeltz elkartearen eskutik

facebook 1666291794122 6988934337260500756WEB

Azken urteetako dinamikari eutsiz, aurtengoan ere Gau Beltza ekimena antolatuko du Zunbeltz elkarteak, herriko dozenaka boluntarioren laguntzarekin. Arimen gau magiko eta beldurgarri honen bueltan, egitarau berezia izango dugu.

Urriaren 30ean igandea:

12:00etan Kalabaza tailerra egingo da Erreboteko plazan (egun horretan egingo den azoka ekologikoaren baitan). Kalabazak eskuratzeko aukera ere jarri dute antolatzaileek: gaur eta bihar 16:30etatik aurrera Zunbeltz elkartean (Altzin auzoan).

Urriaren 31, astelehena:

  • 17:00etan Katea Etxea Gaztelekuan: Amasa-Villabonak arimen istorioak eta ipuin beldurgarrien kontaketa 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
  • 18:00etan Gau Beltza kalejira herrikoia Gaztelekutik abiatuta. Sorpresaz beteriko ibilbidea izango da. *Antolatzaileek kalejira honetara haurrak arropa zaharrekin edota maindireekin mozorrotuta eramateko deia egin dute.
  • Ondoren Erreboteko plazan: Dantza, gaztainak eta Suzko Akerra.

Amasa-Villabonako udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetako antolatzaile eta parte hartzaile guztiei, herriari egiten dioten ekarpena bikaina baita. Eskerrik akso eta bejondeizuela!

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.