01Ekaina2023

007.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Bizilagunak egitasmoak bazkaltzeko elkartuko ditu bertako eta atzerritik etorritako familiak, azaroaren 20an

20221103Bizilagunak

Datorren azaroaren 20an Euskal Herriko familiak eta atzerritik bertara iritsitakoak mahaiaren bueltan elkartuko dira, bazkalduz, elkar ezagutzeko asmoarekin. Hiru modutara parte hartu ahal izango da: bertako familia gisa, familia migrante gisa edo elkarren arteko dinamizatzaile gisa. Izen-ematea zabalik da guztientzat

Udazkeneko hitzordu klasikoenetako batean bihurtu da Bizilagunak egitasmoa. Aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeko, eta gure herri eta hirietan kultur aberatsago eta anitzagoak sustatzeko esperientzia kolektibo bat da.

Dinamizatzaile baten laguntzaz elkartzen dira familiak, esperientziak partekatzeko. Bertako familiek atzerriko kultura, zapore, bizipen eta jakintzak ezagutzeko aukera dute; eta atzerritik etorritakontzat, berriz, tokiko kulturan sakontzeko baliagarria da, integrazioan eta gizarte kohesioan ere lagunduz.

Bikoteka, kuadrillan, lagunartean edota familian parte hartu ahal izaten da. Baita dinamizatzaile modura ere, bi familien arteko zubi lana egiteko. Modu batera ala bestera parte hartzeko izen-ematea zabalik da. www.sosracismogipuzkoa.org webgunean edo 943 32 18 11 telefonoan egin daiteke.

Tolosaldea mailako otorduak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak kudeatuko ditu, hortaz, edozein zalantzatarako, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi daiteke.

Ikusi bideoa    /     Ikusi kartela

Informazio gehiago 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.