01Ekaina2023

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Jai giroa nagusituko da Amasan, asteazkenetik aurrera

20221104AmasakoFestak

Gainean ditugu dagoeneko aurtengo Samartinak! Eta indartsu datoz, gainera! Egun gutxi baino ez dira falta Amasako festek txupinazoarekin eztanda egiteko. Azaroaren 9an, asteazkenarekin emango zaie hasiera aurtengo jaiei, eta bost egunez festak ez du etenik izango Amasan, adin tarte guztientzako ekintzez jositako egitaraua prestatu baitute bizilagunek.

Amasa-Villabonako Udalak jai herrikoiez gozatzea opa die amasa-billabonatar guztiei, eta Samartinetan antolatu diren ekimen desberdinetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die, bada eta non gozatua!

 

SAMARTINETAKO EGITARAUA

Azaroak 9, asteazkena
17:30 Umeentzako ipuin kontalaria, Haizea Loira.
19:00 TXUPINAZOA eta Martina sorginaren jaitsiera, Txasko eta Debalde trikitilariek alaiturik.
Ondoren Buruhandiak.

Azaroak 10, Gazteen eguna
06:00 Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14:30 Gazteen bazkaria Uxo-toki elkartean.
17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.
21:00 Gazteen afaria Iturrigoxo jatetxean.

Azaroak 11, San Martin eguna
10:30 Meza Santua.
12:30 Aizkolariak Axel Larrañaga eta Unai Zabala, trikitilariek alaiturik.
17:00-19:00 Puzgarriak frontoian.
Ondoren Txokolate beroa.
19:30 Amasako XXX. Bakailu lehiaketa Iturrigoxon.
23:30 Dantzaldia Laket taldearen eskutik.

Azaroak 12, larunbata
11:00 Ume krosa / 6. Mailara arteko umeentzat.
12:00 Amasako II. traktore tiraketa, herriko gazteen eskutik.
14:00 Herri bazkaria.
18:30 Bertso saioa elizan. Bertsolariak: Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Beñat Iguaran eta Oihana Iguaran. Gaijartzailea: Imanol Artola “Felix”.
23:30 Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik.

Azaroak 13, igandea
10:00 Aranzabi erakusART azoka.
18:00 Herri kirolak Amasako herrikoen artean.
Ondoren Martina Sorginaren agurra.

Eta, gogoratu, Amasako Samartin jaietan ere, EZ EZETZ DA! Eraso sexistarik gabeko jaiak nahi ditugu.

Gora Samartinak! Gora Amasa!

Ikusi kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.