08Abendua2022

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

Katalogoa2022


banner memori


  HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

HPONDAKINAK WEB


INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO

GIDA PRAKTIKOA Ez zaude bakarrik BANNER

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Gazteok Arnas eguna izango da azaroaren 26an Larrabetzun, eta autobusa aterako da Amasa-Villabonatik

20221111ArnasEguna

UEMAk antolatu du ekitaldia, eta helburua da udalerri euskaldunetako gazteen arteko harremanak sendotzea. Irekita dago izena emateko epea.

Udalerri euskaldunetan bizi diren gazteek elkar ezagutzeko eta haien arteko harremanak indartzeko helburuarekin, Gazteok Arnas eguna izango da azaroaren 26an, larunbatarekin, Larrabetzun (Bizkaia). Egun osoko egitaraua antolatu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Larrabetzuko gazteekin eta eragileekin elkarlanean.

Gazteok Arnas egunaren helburua da udalerri euskaldunetako gazteak saretzea eta haien arteko harremanak sendotzea. Azken urteetan, udalerri euskaldunetako gazte ugarik parte hartu dute UEMAren Salto! udalekuetan —2022an, adibidez, ehun gaztek—, eta haien arteko harreman-sareak sortu dira. Horiek zabaltzea eta indartzea da, hain justu, Gazteok Arnas egunaren xedea.

Larrabetzurako joan-etorria egin ahal izateko, autobusa izango da, Villabonako Udalaren laguntzaz antolatuko dena: handik abiatuko da goizean, eta hara bueltatuko da iluntzean. Eskualdeko gazte guztiek izango dute autobus horretan parte hartzeko aukera.

Egitarau zabala izango da Gazteok Arnas egunean. Tartean, bertso-bazkaria izango da, eta zabalik dago harako izena emateko epea: 15 euroko kostua du. Bazkarirako izena ematearekin batera adierazi behar da zein autobus hartu nahi den. Helbide honetan eman daiteke izena: labur.eus/GazteokArnasLarrabetzu2022.

Hona hemen azaroaren 26ko egitarau osoa:

11:30: ongi-etorria, bertako gazteen eskutik.
11:30-13:00: tailerrak aukeran: zirku-tailerra, mural-margoketa, ibilbidea…
13:00: ekitaldia.
14:00: bertso-bazkaria (*aukera beganoa egongo da).
17:00: Zo-Zongó perkushow taldearen emanaldia herriko kaleetan.
19:00: Kuluxka Klan eta DJ Nahia Novo Hori Bai gaztetxean.

Ikusi kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.