04Urria2023

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Erreka eta Mikeligartza baserrien arteko errepide zatiaren konponketa lanak egingo dira datozen asteetan

20221111MikeliartzaErrepidea

Pasa den urtarrilean Erreka eta Mikeligartza baserrien arteko errepide zatian luizi bat izan zen eta errepidearen zati bat hondoratu egin zen. Errepide zati hori eremu oso malkartsutik igarotzen da, desnibel handia dauka, eta apirilean berriz ere lur gehiago erori zen bidetik behera. Ondorioz, bidearen egoera arriskutsua zenez, udalak errepidea itxi behar izan zuen autoen joan etorrietarako.

Udala errepide zati hau konpontzeko aukera ezberdinak aztertzen aritu da azken hilabeteetan, eta arazoak izan dira behin betirako soluzio egonkor bat topatzeko. Azkenean, adituek gomendatutako zimendapen eta eskollera bidezko sistema bat erabili beharko da errepide zati hau egonkortzeko eta berriro erortzeko arriskua minimizatzeko.

Lanak laster hasiko dira
Horrela, Irmo Ingenieritza Zibila SLP enpresak errepidea eusteko proiektuaren erredakzioa egin du eta obraren zuzendaritza ere bere gain hartuko du. Lan hauetarako udalak 6.413 euro ordaindu dizkio enpresari. Bestetik, proiektuaren exekuzioa Egurki Eraikuntzak S.L. enpresak egingo du eta udalak 48.213,50 euroko kontratua egin dio.

Beraz, guztira, Udalak 54.626,5 euroko inbertsioa egin behar izan du errepide zati honen konponketa gauzatzeko.

Eguraldiak laguntzen badu, lan hauek hasten direnetik bi aste inguruko iraupena izango dutela aurreikusten da. Era berean gogorazi nahi da obrak amaitu arte eremua itxita mantenduko dela erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.