Azaroaren 25aren harira, Aiztondoko Mugimendu Feministak antolatutako ekitaldiak
- Post 2022 Azaroa 17

Azaroaren 25aren harira, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko eguna, egitarau zabala antolatu du Aiztondoko Mugimendu Feministak. Aurtengo ekintzak Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! lemapean aurkeztu dituzte. Bihar hasi eta 25era bitarte tertuliak, kontzertua, elkartaratzea eta bestelako jarduerak izango dira Aiztondo bailaran.
AIZTONDO BAILARAKO EGITARAUA
Azaroak 18
18:00 Villabonako txoko morean tertulia
Indarkeria obstetrikoa Nahia Alkortarekin
20:30 Zizurkilgo Joxe Arregi plazan
ITZAL taldearen kontzertu akustikoa,
Ondoren, tertulia
Azaroak 25
18:00 Villabonako plazatik hasita
Karro-poteoa
18:45 Zizurkilgo Joxe Arregi plazan
Emakumeen irradakada (18:30etan entsegua)
19:00 Zizurkildik Villabonara
Elkarretaratze ibiltaria
19:30 Villabonako Berdura plazan
Ekitaldia
20:30 Villabonako Gaztetxean
Pikoteo eta karaokea
Amasa-Villabonako Udalak bat egiten du Aiztondoko Mugimendu Feministaren aldarriarekin, eta herritar guztiei dei egiten die azaroaren 25aren inguruan antolatutako ekitaldietan aktiboki parte hartzera. Elkarrekin emakumeen kontrako indarkeria gaitzesten jarraituko dugu eta hau deuseztatzeko konpromisoa irmoa adierazi nahi dugu.