05Ekaina2023

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren bigarren zatiaren aurkezpena

20221128EuskararenHistoriaSoziala

Bihar, azaroaren 29an, Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren bigarren zatian aurkeztuko du Galtzaundik Villabonako Subijana Etxean, 18.30etan. Haritz Azurmendi ikerketaren arduradunak 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azalduko du. Hitzaldi musikatua izango da, gainera, Joseba Tapiak ikerketan aztertu den garaiko bertsoak abestuko baititu, musikaz lagunduta.

Galtzaundi Euskara Taldea lehengo urtean hasi zen Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikertzeko lanetan. Lehenengo zatian 1936ko Gerratik trantsiziorako tartea aztertu zuen eta aurten heldu dio XIX. mendea eta Euskal Pizkundea aztertzeari. Hirugarren zati bat izango du egitasmoak 2023an, 1833a baino lehenagoko garaia aztertzeko. Joseba Tapiak, berriz, hainbat disko atera ditu Bigarren Karlistaldiaren inguruko bertsoak eta 1936ko Gerraren garaikoak musikatuz. Azken horretakoak dira Agur Intxorta maite (2001) eta Tximela kapitainaren izarrak (2013) osatzen dituzten kantuak; Karlistaldietako bertsopaperak musikatuz osatu zuen, berriz, Eta tira eta tunba… (2010).

Deskargatu kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.