05Ekaina2023

006.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

Euskararen eguneko egitaraua Amasa-Villabonan

20221129EuskararenEguna2022 2

Abenduaren 3rako Euskararen Eguna ospatu eta euskararen erabilera sustatzeko egitarau berezia antolatu du Amasa-Villabonako Euskaraldia Batzordeak.

14:00 BAZKARI HERRIKOIA, Berdura plazan. Norberak bere bazkaria ekarri beharko du, eta barrikotea egongo da 3 euroan. Irabaziak Euskaraldira bideratuko dira.

Ondoren Euskarazko kantuen BINGOA. Kartoiak egunean bertan egongo dira eskuragai. Irabazlearentzat oparia egongo da.

18:30 ANDONI OLLOKIEGI musikariaren kontzertua Berdura plazan.

Amasa-Villabonako Udalak euskararekiko duen konpromisoa berretsi nahi du, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu abenduaren 3rako prestatu diren ekimenetan parte hartzera.

Ez ahaztu, euskarak egunerokoan behar gaitu! Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna bada ere, ez utzi euskara egun horretarako bakarrik; hitz egin, erabili, eta gozatu euskaraz eta euskararekin!

Deskargatu kartela

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.